EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


2
Comentario


SUMRRÁ taldearen bigarren grabazioa da 2, edozein hizkuntzatan irakur daitekeen izenburua. Agian ez da kasualitatea izenburu hori aukeratu izana, hiru musikari bikain hauek zerbait komunean baldin badute hori askatasuna eta eklektizismoa da. Taldearen proposamena forma aldetik jazz munduari dagokio, baia herrikoiagoak diren generoetatik, pop, rock edo folketik, elementu batzuk hartzen ditu ausaz, guztien gainetik istorioak euren erara kontatzeko, une jakin batzuetan euren diskurtsoa ontzeko egoki irizten dioten koloreak baliatuz. SUMRRÁ aske sortu eta hazten da, askatasuna baita dena biltzen duen premisa absolutu bakarra. Taldearen etika eta estetika inprobisazioa eta jolasa dira, baina freskotasun horrek ez du lausotzen taldearen konposizioen maila bikaina, dagoeneko Galiziako jazz munduan funtsezko erreferente baita Paco Charlín, Abe Rábade eta Baldo Martínez musikariekin batean.

2 lanean SUMRRÁ taldeak sarritan hirukotearen kontzeptuarekin lotzen diren ereduetatik aldentzeko apustua sendotzen du. Hirukotetik haren izaera malgua egiten dute bere, formatu honen dekonstruktoreak diren Esbjörn Esvensson edo Brad Mehldau-ren eredura hurbilduz. Eta haietatik jasotzen ere dituzte doinuaren aldeko gustua eta jazzetik aldentzen diren forma jakin batzuk, entzulea berenganatzeko modu soil baina sibilino batez. Ez da harritzekoa 2001eko udako “jam-sessions”-en testuinguruan sortu izana hirukote hau, izan ere, bat-batekotasuna funtsezko balioa da argi eta garbi sendotzen ari den proiektu honetan.. Baina, nortzuk osatzen dute SUMRRÁ?

Manuel Gutiérrez (piano jotzailea, Ferrol 1963), hiruetan beteranoena da, eta berari dagokio “aitzindariarena” egitea harmonia eta indarra nagusi den diskurtsoan. Piano jotzaile gisa, ezin hobe moldatzen da eta errekurtso handiak ditu. Bestalde, luxuzko aitabitxia izan da Terela Gradín ahots galiziar gaztearen diskografiaren bataioan, eta disko horretarako boskote bikaina osatu du (Chris Kasek, Baldo Martínezek eta Ramón Angel Reyk osatzen dute errepokerra). Victor Aneiros Band taldeko kidea izaki, haren heldutasunak epe laburrera une handiak oparituko dizkigula iradokitzen digu.

Xacobe Martínez (kontrabaxu jotzailea, Santiago Compostelako, 1976), era berean oso musikari aktiboa da, S.E.M. Big Band taldean, Jaime Alvarellosen laukotean, eta Terela Gradín Quartet laukotean jardun baitu, Galiziako pop-rock munduan ere bere sartu-irtenak egiteaz gainera. Zalantzarik gabe, SUMRRÁ da orain arte egindako ekarpenik handiena; izan ere “talde” proiektu bat da, eta bertan nola musikaren hala konposizioaren ikuspuntuetatik ikusgarriagoa da bere nortasuna.

Luis Alberto Rodríguez (bateria jotzailea, Valladolid 1975), eskarmentu handikoa da abangoardiako musikan - Parto, Trancefusion eta Huevopicoaraña taldeetan jardun du-, eta gainera bideo-arte eta bestelako diziplina plastikoetan parte hartu izan du. Galiziako jazzaren zirkuituaren baitan, Abe Rábade piano jotzaile bikainaren, S.E.M. Big Band taldearen eta Terela Gradín Quartet laukotearen laguntzailea da, eta proiektu horietan bat egiten du Xacobe Martínezekin; halatan, erritmoaren eta intuizioaren mailan ulermen handia dago bien artean, eta hori funtsezkoa da SUMRRÁ bezalako talde batean.


SUMRRA








Hemeroteca


Biografía


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du