EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


Hemeroteka
Miren Aranburu Ensemblek Errabal jazz zigilu berria zabaldu du


Jean Louis Hargous saxo jotzailearekin egindako elkarlanaren fruitua da ‘Gorri isila’

Igor Susaeta / donostia

Miren Aranburu Ensemble taldeak Gorri isila izena daraman hirugarren diskoa kaleratu du Gaztelupeko Hotsaken Errabal azpizigiluarekin. Disko horrek 12 abesti biltzen ditu, eta horien artean Fernando Pessoa poeta portugesaren eta Bernardo Atxagaren bi poema musikatu aurki daitezke. Era berean, Joxe Mari Iparragirreren Zibilak esan naute-ren bertsio bat entzun daiteke. Lanean, Miren Aranbururen ahots samurra da protagonista nagusietako bat. 1996an sortutako taldeak Aranbururen ahotsa eta Jean Louis Hargousen saxo doinuak ditu ardatz. Hauez gain, Iñaki Salvadorrek (pianoa), Joseba Loinazek (pianoa), Gonzalo Tejadak (kontrabaxua), Jean Paul Gillesek (kontrabaxua), Victor Celadak (bateria) eta Edio Pessik (gitarra) osatu dute diskoa. Egun arte apenas ikertu gabeko sorkuntza bide honek jazzaren hizkuntza modernoa, bat-batekotasun musikala eta euskara batzen ditu.

Gorri isila osatzeko, mp3 formatuan sarean salgai jarri zuten bigarren diskoko zenbait kanta hartu dira. Halaber, bestelako nahasketez ere baliatu dira. Zuzeneko emanaldietan boskote, laukote zein hirukote legez aritu daitezke; hortik Ensemble izena.

Euskara eta jazz doinuak

Aranbururen esanetan, «harrigarria izan da euskara jazz doinuetara egokitzea. Egia esan, ez da batere normala euskara molde honetan entzutea. Gure helburua, euskal olerkiak jazzera moldatzea izan da batik bat». Kantariaren ustez, disko hau aurrekoak baino «egiazkoagoa» da. Era berean, «Euskal Herria gizonezkoen lurraldea» dela azpimarratu zuen. Izan ere, «arraroa egiten da oraindik emakume bat taula gainean ikustea».

Miren Aranburu aurpegi ezaguna da euskal kantagintzaren alorrean. Bere lehen diskoa 1977an argitaratu zuen, orduko euskal kanta berriaren tankerako piezak abestuz. 80ko hamarkadan jazz mundura gerturatu zen, Jean Louis Hargous musikagilea ezagutu ostean. Hargous saxo jotzailea da, eta sei disko kaleratu ditu. Hala, konposatzaile izatetik musika elektroakustikorako doan ibilbide oparoa jorratu du.

Hargous eta Aranbururen arteko elkarlanaren aurreneko diskoa (Etorkizunaren memoria) 1996an kaleratu zen. Ondotik, mp3 formatuan kaleratutako Bioleten negua diskoa osatu zuten.

Azpizigilu berria

Errabal: jazzaren mesedetan

Gaztelupeko Hotsak zigilua orain dela 7 urte eratu zen Soraluzen; jazz eta blues kontzertuak eskaintzen zituen, hango taberna baten izena erabiliz. Hala, blues kutsuko disko bat izan zen kaleratu zuten aurrenekoa. Errabal oraintsu eratu da. Zigilu berri honen koordinatzaile Nagore Sanzen irudiko, «jazzean aritzen diren kalitatezko musikariak entzuleari hurbilarazten saiatuko gara. Gaztelupekoekin jarri ginen harremanetan, eta begi onez hartu gintuzten». Oraindik ez dakite zigilu independente bezala, bilduma bezala edo Gazteluperen babesean lan egingo duen; dena den, «euskal giroko jazza sustatzea» dute helburu. Hurrengoa, Jon Urrutia piano jotzailearena.


MIREN ARANBURU ENSEMBLE





Conciertos


Fotos


Hemeroteca


Trayectoria


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du