EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


hemeroteka
«Sentipenak adierazteko espazio komun baten bila» aritu da Jeronimo Martin


Piedraescrita jazz diskoa kaleratu du, Javier Mayor eta Hasier Oleagarekin hirukotea osatuz

Xabier Martin

Keith Jarrett eta Chano Dominguezen arteko erresuma lanbrotsuan bizi da Jeronimo Martin pianista (Bilbo, 1974). Halaxe diote haren ingurukoek, eta ontzat jotzen ditu musikagileak berak erreferentzia horiek, egileon mailari baino gehiago estiloari erreparatuz gero, behintzat. Jeronimo Martin eskarmentudunak bere lehen sorkuntza lan handia aurkeztu zuen atzo, Piedraescrita (Errabal), Javier Mayor kontrabaxu jotzailearekin eta Hasier Oleaga bateria jotzailearekin hirukotea osatuz. Disko berria estilo desberdinentzat espazio komun bat eraikitzeko saioa izan da.

Jazzaren mundukoa da Piedraescrita, baina jazza baino gehiago da, ohartarazi du egileak. Hainbat inspirazio iturritatik edan du konpositoreak lehen CDa ontzeko. Musika inpresionistatik, musika garaikidetik, pop mundutik, flamenkotik, folkloretik eta tango alorretik ere hartu ditut osagaiak. Musika sortzeko muga gutxi ezarri dizkio bere buruari Martinek. Hala ere, egileak argi utzi nahi du bere asmoa ez dela nahasketa bat egitea, alegia, nolabaiteko musika fusioa, espazio komun bat topatzea baizik, barrualdeko sentipenak adierazteko. Azken finean, musikagilearen helburua musika pertsonala sortzea izan da hasieratik.

Ukitu melodikoko eta tarteka malenkoniaz betetako pieza musikalak harmoniari lotuta azaltzen dira une oro, aldi berean inprobisazioak berezko lekua hartzen duela. Bai, diskoa jazzaren alorrekoa izan daiteke, dio egileak, baina ez dezala inork be-bop doinurik espero esate baterako, disko honetan gehiago azaltzen baitira Europako jazzaren osagaiak Amerikako jazz afrikarrarenak baino. Egileak uste du jarrera irekiarekin eta inolako aurreiritzirik gabe entzun behar dela bere lana. Gogoa baino ez da behar, ez baitu inolako ikasketarik eskatzen.

MILES DAVIS ETA EXTREMADURA. Jeronimo Martinek konposatutako bederatzi pieza instrumentalen artean Miles Davisen Tune-up kantuaren egokitzapena aurki daiteke. Eta, haren alboan, Extremadurako (Espainia) fandango batean oinarritutako beste konposizio bat. Inspirazioak ez du mugarik. Ez nion Miles Davisi inolako omenaldirik egin nahi. Tune-up kantua hartu nion, baina beste edonorena egokitu zitekeen. Goitik behera aldatu ditut harmonia, akordeak, erritmoa... Runba flamenkoa bihurtu dut.

Omenaldi bat bada, ordea, Piedraescrita diskoan; Homenaje a un fandango extremeño kantuan, hain zuzen. Nire gurasoak Extremadurakoak dira, eta txikitatik fandango bat entzun izan dut han. Hala, melodia horren konponketa egitea bururatu zitzaidan. Badaukat lotura bat lurralde horrekin, eta diskoaren izenak ere hala islatzen du, Piedraescrita gurasoen herriko leku jakin bat baita.

Jakin badaki Martinek jazzaren alorrean ez dela erraza kontzertuak eman ahal izatea. Hala ere, disko berria aurkezteko aukera izanen du gaur bertan, Mayor eta Oleagarekin batera. Hirukotea Elorrion ariko da, jazz eta blues jaialdian, 22:00etan, Arriola kultur etxean. Duela gutxi ere kontzertu pare bat eman dugu, Mutrikun eta Bilbon, baina agerraldi gehiago izateko galtzak bete lan egin beharko dugu aurrerantzean ere. Datorren otsailean Pragan (Txekia) ariko direla ere badakite.

############

Jazzaren alorrekoa izan daiteke disko hau, baina inork ez dezala espero be-bop donurik, esaterako

Jeronimo Martin
musikagilea


JERONIMO MARTIN TRIO





Conciertos





Hemeroteca


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du