CRUCE DE CABLES. DINBI DANBA
IMaNol ubeDa
Donostiarrak dira eta bigarren diskoa dute hauxe. Euren
lehen grabazioan jazz-rockaren ildotik jo bazuten ere,
Cruce de cables bigarren disko honen proposamenak
agerian uzten du taldeak une honetan hots akustikoago
eta pertsonalagoaren alde hartu duen joera.
Oraingoan, taldeak gitarra akustikoari ematen dio protagonismoa,
gai propioak grabatzeaz gain, jazz eta blues
munduko handien bertsioak eginez (Pat Metheny, Keith
Jarrett, Sonny Rollins, Robben Ford eta Led Zeppelin).
Azken urteetan aldaketa asko ezagutu ditu taldeak bere
osaeran, eta taldearen hotsa heldutasun batera iritsi da
testuinguru akustikoago batean, bere estiloa aurkitu du.
Une honetan Ima eta Joserra Lorenzo anaiak arduratzen
dira musikaren zuzendaritzaz, eurak baitira proiektuaren
sustatzaile eta musikari nagusiak. Baxu eta gitarra
elektrikoen hotsari leial, gitarra espainiarra ere
jasotzen dute hots bero eta naturalagoari ateak irekitzeko.
Aldi berean, Rogeren bateria sendotu egiten dute
Dani Garciaren perkusio eta kaxaren hots flamenkoek.
Dinbi Danba taldearen Cruce
de cables diskoa eta
beste hainbat entzun nahi
badituzu HERRI IRRATIAK
KANTARI saioa eskaini nahi
dizu. Astelehenetik ostiralera,
arratsaldeko 15:00etan
Imanol Ubedaren esku.
Izenburua: Cruce de cables
Egilea: Dinbi Danba
Argitaletxea: Gaztelupeko
Hotsak
|