EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Gu eta mundua: Agian
Hemeroteka
Gu eta mundua: Agian


xme ¦ xme ¦ 2006-09-26 ¦ 11:45 ¦ Zinema
Bihar ospatzekoa den euskal zinemaren egunetik kanpo ere gureek inoiz baino toki gehiago izan dute aurten Zinemaldian. Horren erakusgarri, ikusi berri ditugun bi filmak: Agian eta "Nomadak tx".

Dokumentala boladan dago mundu osoan, eta horrek mesede egiten die gure sortzaileei, fikzioan baino bitarteko gutxiagorekin posible baita produktu txukunak egitea, gauza berriekin arriskatzea. Kulturgileen lanaren inguruko erreportaje luzeen adibide ugari izan dugu egunotan Donostian, hala nola Lluis Llach kantariak 1976ko Gasteizko hilketen inguruan egindakoari buruzkoa, Neil Young-ek gaixoaldi baten ostean emandako kontzertuarena, Elias Querejeta eta Fernando Fernán Gómez-i buruzkoak... Eta hemen aipagai ditugun biak.

Zaharregia, txikiegia agian, Kirmen Uriberen testuetan oinarrituriko emanaldi bat izan zen, idazlearen errezitaldiaz gain Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikarien partehartzea zeukana, baita Mikel Valverde marrazkilariarena ere. New Yorkerako gonbita bat izan zen abiaburua; gero, emaitzarekin eta harrerarekin pozik, disko-liburua eta hainbat emanaldi etorri ziren. Eta orain, dena biribiltzeko, Arkaitz Basterrak film dokumental bat osatu du horren inguruan.

Filmean aurretik aipatu ditugun bost artistak agertzen dira, nor bere giroan, bere lanaz, bizitzaz eta lagunez iritziak ematen; eta, horrekin tartekatuta, taldearen hainbat irudi, New Yorken dabiltzala adibidez, edo Bilboko emanaldi batean.

Pelikula atsegina burutu du Basterrak, baina mugatu samarra agian. Kirmen Uriberen berbaldi guztiak zoragarriak dira (Atxagaren ostean, inor ez da iritsi mintzaldi sorgingarrien maila horretara); gainerakoak, berriz, oso onak dira nor bere arloan (kantuen aukera eta interpretazioa, primerakoak), baina hizketan jarriz gero, bada, normaltxoak, zu eta ni bezalakoak. Ez bereziegiak agian.

Bestalde, istorioa zenbait gairen inguruan dabil, aukera egin ezinik edo egin nahi ezta: batetik emanaldia bera, bestetik euskal kulturaren erakusgarri bat (kanpora begira edo), horrez gain sortzaile bakoitzaren mundua ere erakutsi nahi luke. Hala ere, nire irudipena da, gidoi sendoago baten faltan-edo, bost horiek (gehi zuzendaria) elkarrekin zein ongi konpontzen diren eta zein adiskide onak diren errepikatzen amaitzen duela pelikulak. Eta, noski, ikusleren bati haien koadrilakoa izateko gogoa eman diezaioke, baina ez dakit hori ote zen filma egitean zeukaten helburua.

Nomadak tx ere aipatu behar nuen, baina denbora faltaz geroko utziko dut. Ados?


ZAHARREGIA TXIKIEGIA AGIAN





Conciertos


Hemeroteca


Fotos


Fotos 2


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du