EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Sastrek munduan egoteko modua erakusten du
Hemeroteka
Sastrek munduan egoteko modua erakusten du


musika

elgeta. Gaur, 22:30ean, Espaloia Kafe Antzokian.

rogelio botanz x musikaria

leire aramendi donostia Berria 2005-05-20

Rogelio Botanz (Legazpi, 1956) kantuan eta Alfonso Sastre kontuan entzuteko aukera izango da gaur Elgetan. Sastreren poemak musikatu zituen Botanzek Rogelio Botanz canta a Alfonso Sastre diskoan. Sastreren errezitaldi eta gogoetek lagunduko diote gaur Botanzen kantaldiari.

Nola antolatuko duzue ikuskizuna?

Nik kantatuz eta Sastrek errezitatuz, gidoi bati jarraitzen diogu; baina Sastrek ez ditu beti poema berak irakurtzen. Ekitaldi dinamikoa da, emanaldi bakoitza desberdina. Sastreren obrara eta biografiara hurbilduko gara, baina aldi berean, beste edozeinena izan daiteke. Munduan egoteko modua erakusten du Sastrek eta ni hor islatuta ikusten naiz; baita beste jende asko ere. Gainera, Nacimiento de una Republica Kubari eskainitako Sastreren poemari musika ipini diot orain gutxi, eta diskoko kantuez gain, hori ere aurkeztuko dugu Elgetan. Izan ere, ez da hemen amaitu; pixkanaka bere poemetatik kantu gehiago aterako dira.

Urte askotako lanaren fruitua izan zen diskoa.

Orain 25 urte Sastreren poema liburua topatu nuen. Kanarietara iritsi berria nintzen. Baina presarik gabe joan naiz kantuak egiten. Orain urte batzuk grabatu genituen doinu batzuk, eta 1993an Kanarietan egin genuen abesti horiekin bira bat. Orain etapa bat itxi nahi izan dut diskoarekin. Kantuak ez ditut inoren enkarguz egin, nik kantatzeko modukoak izan behar ziren; nire abestiak zirela sentitu behar nuen. Kantu asko nire betiko errepertorioan daude.

Zer zuten Sastreren poemek zure harreta erakartzeko?

1977an gaztea nintzen. Frankismoan erabateko isiltasuna bizi genuen; bat-batean denak eztanda egin zuen. Momentu hartan ezagutzen ari ginena, Alfonso Sastrek progonista gisa bizi izan zuen. Espetxeko esperientzia nola kontatzen zuen oso ederra da. Aita batek alabari espetxetatik idazten dizkio bertsoak. Egoera hartan poema baikorrak idazten ditu, garai txarrak pasako direla pentsatuz. Harritu egin ninduen, baina ikuspegi hori dut nik ere. Idazteko modu sentziloa eta laua du, baina karga poetiko handiarekin.

Dagoeneko Euskal Herrian emanaldi batzuk egin dituzue. Zer moduz joan dira?

Oso gustura nago, baina Alfonso Sastreren obra eta bizitza kultur interes handikoa dela pentsatzen dut. Gaur-gaurko edukia du, gustura nago, baina oihartzun handiagoa izango zuela uste nuen; batez ere, Sastrerengatik.

Hemendik aurrera zein proiektu dituzu?

Nire hurrengo diskoan pentsatzen ari naiz. Asteartean Bartzelonan izango naiz, Kanarietako Pedro Garcia Cabrera poetari egingo dioten omenaldian. Conocidos íntimos obra kolektiboa ere aurkezten ari gara. Sastrerekin ere emanaldi gehiago egitea nahiko nuke. Agenda lanez beteta daukat.


ROGELIO BOTANZ





Conciertos


Trayectoria


Fotos





Hemeroteca


Hemeroteca 2


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du