EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Kontuz, margotu berria!
Hemeroteka2
Kontuz, margotu berria!


KOKEIN

Mundu margotu berri bat da Kokein Eibarko taldeak ekarri digun azken lana. Opari gisa, azken diskoa borobiltzeko, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian 2006ko apirilean grabatutako zuzeneko akustikoaren DVDaz lagunduta dator. Ez da besapean ekarri duten gauza bakarra, Anneke txikia ere heldu berria da, Zaloa Urainen alaba, eta berari eskainia dago diskoa. Badirudi bizitzaren gorabeheren gainetik ere, jarrai daitekeela musika egiten. Tarte bat hartu eta gero, otsailean hasiko dira zuzenekoak ematen, biziberriturik.

Disko borobilarekin agertu zaizkigu Kokein taldeko kideak. Ez da hitz joko bat. Izatekotan, azken aldian gutxitan aurkitzen den produktu musikal osatua eskaini digutelako, izan ere, disko bikoitza delako. Alde batetik, euren azken lanean –Mundu margotu berri bat (Gaztelupeko Hotsak, 2007)– biltzen diren abestiek taldeak aspaldi hartu duen norabide argia eta zehatza islatzen dute. Giro gordinetan murgildutako abestiak, Zaloaren ahots sasi-gozoa, denborarekin lortutako soinu trinko baten seinaleak... Dena ondo.

Bestetik, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian 2006an grabaturiko akustikoaren DVDa, Lotuta egon arren (GH, 2004) aurreko diskoaren abestiak biltzen dituena, eta Eibarko taldeak zuzenean duen jarrera beroa erakusten duena. Bat bitan. Hori gutxi balitz, copyleft marka pean erregistratu dute diskoa, nahi duenak arazorik gabe kopia dezan, munduko azken txokora ere eramateko euren musika. Hori bada hasteko modua!

Tarte bat hartuta ekin diete abesti berriei. Elgetan grabaturiko zuzeneko akustikorako abestiak birmoldatu zituzten. Orduan, Maite Arroitajauregi biolontxelo jolearen laguntzaz, abestiak biluztu eta beste bide bati ekin zioten. Oraingoan, mundu margotu berri bat dakarte, itxaropenari eskainitako abestiak, argi bat ilunpean. Hala ere, betiko gordintasuna eta post-rock soinu leunak astintzen dituzte gure belarriak: Gaur Goizean, lan istripuei buruzko abestitik hasita (honek zabaltzen baitu grabazioa) edota Ate joka abestia, munduko beste leku batzuetatik etortzen direnen bidai madarikatuari buruzkoa. Badirudi, Eibarko taldea egonkortasun eta heldutasun musikal puntu batera heldu dela, aurretik hasitako bideari jarraiki.

Aurreko udan sartu ziren Donostiako REC estudioan Xanperen (PiLT) ekoizpenaz lagunduta. Buru belarri aritu ziren orduan, aurretik taldearen lokalean grabaturiko abesti berrien maketak zituztela. Hala ere, eta gertatzen den lez, abestiak euren bidea egiten hasi ziren eta Mundu margotu berri bat 45 minututako esperientzia honetan biltzen dira. Zaloa abeslariaren amatasun berria aitzaki hartuta, eta disko berria Durangorako bazegoen ere, otsailean hasiko dira zuzenekoak ematen Euskal Herrian barrena. Gogoz daude Iker, Txitxes, Zaloa, Jatsu eta Lete, aurreko urtetik baitaude zuzenekoak eman gabe, Elgetako akustikoa 2006an grabatu zutenetik. Jo, jo eta jo. Hori da nahi dutena eta guk emango diegu aukera hori, ezta?

Myriam Garzia ENTZUN


KOKEIN





Conciertos


Trayectoria


Fotos


Hemeroteca


Hemeroteca 07


Sitio web


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du