EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Ehun aldiz agurtu ondoren, karidadeko benta buhame taldeari agur esango diogu
hemeroteka2
Ehun aldiz agurtu ondoren, karidadeko benta buhame taldeari agur esango diogu


Euskal Herriko musika ortzadarrari kolore lerro bat gehitu zion buhame taldeak onenean esango dio agur bere jarduera alaiari, gaur hasi eta datorren asteazkena bitartean emango dituen hiru zuzenekoetan. Karidadeko Benta, agur eta nahi duzuen arte.

Anartz BILBAO GARA 2007-08-30

Bertsoa eta kopla oinarri, herri banda baten antzera eratu zen Karidadeko Benta ez-ohiko taldea, Jon Maia plazagizon eta ahuntza lagun, folk doinuak nahastu eta plazaz plaza aritzeko.

Duela dozena erdi urte sortutako taldeak agur esango digu orain, ehun eta batgarrenez. Atzean gelditu dira egindako lagun andana, emandako ehundaka zuzeneko -asko eta asko Ipar Euskal Herrian- eta Gaztelupeko Hotsak disko etxean ekoitzitako hiru lan luzeak. Zumaia aldeko artista eta titiritero koadrila bat Jon Maiaren hitzen inguruan bildu zenean sortu zen taldea, 2001ean. Bertsolari ezagunarekin batera, Aran Santamaria (ahotsean eta klarinetean), Tolo (tronpetan, saxoan eta klarinetean), Jon Manzisidor (laud arabiarra eta gitarran), Imanol Manterola (perkusioan) eta Domentx Uzin (helikoian eta biolinean).

Herriko istorio txikiek garrantzia hartu dute taldean. Beraien esanetan, bazen Benta bat Billabona eta Zizurkil artean, bertsolariek elkartoki bezala erabiltzen zutena, sagardo upel artean elkarri adarra jotzeko. Giro hori berpiztu nahian sortu zuten taldea, Jon Maiak prestatutako hitzak -ezaguna da rock taldeei hitzak sortzen erakutsi duen maisutasuna-, aspaldiko bertsolariei berreskuratutako sortak eta Jon Manzisidorrek proposatutako doinuak nahastu eta ore berezi bat sortuz. Horrela, tango, flamenko, cha-cha-cha eta beste ehundaka erritmo jo dituzte zuzenean, nagusiki herri txikietako kaleetan eta bereziki gustuko izan dituzten Ipar Euskal Herriko plazetan, Euskal Herria Zuzenean jaialdian, kasu.

Associazione Culturale Euskarak gonbidatuta, Amore, amore lanarekin Italian zehar ere egin zuen itzulia seikoteak, sarri Errumaniako taldeen antza, Fanfare Ciocarliarena adibidez, hartu diegun musika doinuak tartean Erroman eta Florentzian zuzenean eskaintzeko.

Taldeak hiru disko ekoitzi zituen Gaztelupeko Hotsak disko etxean. Aurreneko lan homonimoa 2003an plazaratu zuten. Bertan, Joxe Agirre (ahotsean), Josu Zabala (eskusoinuan), Txony (saxoan), Iker Azas (bonbardinoan) eta Juan Luis Blanco (konga eta panderoan) izan zituzten laguntzaile eta Juanan Ros izan zuten soinu teknikari, Gasteizko El Canton de la Soledad estudioan. Taldeak gerora ohiko egin dituen istoriotxoak kontatzen dira Jon Maiak idatzitako hitzetan, tartean Azkizu auzoan jaiotako Remedios Amaya kantaorearena edo Broadway-n jo zuen Joxe Azarola piano.jotzaile zumaiarrarena.

Amore, amore (Gaztelupeko Hotsak, 2004) izan zen taldearen bigarren lana, aurrenekoaren ildoari jarraitu ziona eta uharte, maitasun, blues eta pasodoblez beterik zetorrena. Bertakoa da, besteak beste, Ameriketara pilotari joandako puntista txapeldunei eskainitako «Jai Alai» kantua. San Quirico da azkena, iaz disko etxe berean eman eta taldea bete-betean agertzen duena, musika balkaniarra, arabiarra eta italiarra irabiatuz.

Taldea gailurrean uztea erabaki du seikoteak orain. Jakina dugu Jon Maia bertsotan ezezik beste ehundaka egitasmotan murgildu ohi dela. Arantxa Santamaria margolaria dugu, Inaxio Tolosa antzezlea, Domentx Uzin musikologoa eta Jon Manzisidor komikigilea. Ez dira ez geldirik egon eta aspertzekoak, beraz, eta suposa dezakegu egitasmo berrietan murgilduko direla, harik eta musikaren harrak berriro biltzen dituen arte. Auskalo!

Bitartean, agurreko kontzertuak gozatuko ditugu. Lehenengoa, gaur bertan Soraluzen, bertakoa baita Domentx Uzin taldekidea. Biharkoa ere berezia dugu, taldearen sorterri den Zumaiako hondartzan izango baita. Emanaldi berezia prestatu omen dute buhameek, laguntzaile bereziekin batera. Bada azken aukera bat, datorren asteazkenean Getxo Folk jaialdi interesgarrira hurbilduko dituena, 17 Hippies alemaniarren eta Amanida Folk taldeen aurretik jotzeko.


KARIDADEKO BENTA





Conciertos


Hemeroteca


Fotos


Hemeroteca 2


Sitio web


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du