EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Karidadeko Bentak euskal tradizioa eta kanpoko doinuak uztartu ditu diskoan.
Hemeroteka
Karidadeko Bentak euskal tradizioa eta kanpoko doinuak uztartu ditu diskoan.


Jon Maia da bere lehen lana kaleratu duen Zumaiko taldearen ahotsa Bertsoak, koplak, perkusioa eta munduko melodiak uztartzen ditu bandak

Jon Maia, Aran Santamaria, Inazio Tolosa, Jon Manzisidor, Imanol Manterola eta Domentx Uzin dira Karidadeko Benta, izen bereko diskoarekin merkatuan aurkeztu berri den Zumaiako taldea. Herri orkestratxo baten itxura hartuta, munduko doinuak eta bertsoak uztartzen ditu dagoeneko bi urteko ibilbidea duen bandak.

Izaskun LABEAGA

BILBO

Duela ehun bat urte bazen Villabona eta Zizurkil artean ''Karidadeko Benta'' izeneko toki bat. Hantxe elkartzen ziren inguruko bertsolariak, sagardo upel artean. Pello Errotaren bertso bati esker iraun du denboran biltoki haren xarmak; bertsolariei, behintzat, «oso sugerente» gertatzen zaie, «hango gauetan zein giro egongo zen pentsatzeak, hainbeste festazale eta bertsolari batuta», aitortu zuen atzo Jon Maiak. Zumaiako beste lagun batzuekin Karidadeko Bentaren proiektuari ekin zion Maiak duela bi urte. Hasieran, «asmo zehatzik gabe, inolako helbururik gabe», aipatu zuenez. Denborak eta ingurukoek, ordea, «honaino ekarri gaituzte», eta atzo lehen diskoa aurkeztu zuten Bilboko Kafe Antzokian.

Bertsoak, perkusioa eta munduko melodiak ­Maroko edo Irango doinuak, bolero, tango edo flamenkora hurbiltzen diren akordeak­ koktelera berean sartuz gero, jorratzeko bide berri bat bazela ikusi zuten. «Bertso eta koplen ondoan, kultura eta hainbat estilotako soinuak ditugu». Tradizio aitzindaria eta aire berriak natural-tasunez elkartzen dituzte.

Entzuleari kantuak, «aldi berean, berriak eta betikoak irudituko zaizkio. Belarrietatik ohikoa ez den zerbait sartuko zaio, baina ez zaio arrotza egingo, lehenago edo geroago berea den zerbait aurkituko du. Denetarik eta guztiontzat dago», ziurtatu zuten.

Diskoan hainbat laguntzaile izan dituzte: Joxe Agirre 74 urteko bertsolari azpeitiarra (ahotsa), Josu Zabala (eskusoinua), Txony (saz), Iker Azas (bonbardinoa) eta Juan Luis Blanco (kongak, panderoa).

Diskoan zenbait pertsonaia ezaguni buruzko erreferentziak topa daitezke. Txirrita, Remedios Amaya flamenko abeslari ezaguna edo Jose Azarola piano-jotzaile zumaiarra. Lana ixteko Ternuara joandako euskal marinel batzuei buruzko kopla zaharrak musikatu dituzte.

Dagoeneko hainbat saio eman dituzte jendaurrean. Bat-batekotasunarena da taldearen zeinuetako bat. Horregatik, diskoak itxura «serioagoa» ematen die, baina zuzenekoetan festa handia sortzen dute. Komunikazio handia sortzen da entzule eta musikarien artean.


KARIDADEKO BENTA





Conciertos


Hemeroteca


Fotos


Hemeroteca 2


Sitio web


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du