EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Urtetako esperientzia
Hemeroteka
Urtetako esperientzia


Dzanga Four Friends-en bigarren lana bada ere, partaideen ibilbidea luzea da musikagintzan. Izan ere, partaide berria salbuespen, banda bilbotarra ez baita gaztetxoz osatutako taldea. Jorge Gómez bateria jolea gitarra eta bateria jotzen hasi zen 80ko hamarkadan. Azkenean bateria aukeratu eta Bilboko hainbat talderekin aritu zen. Nabarmenena, agian, La Sectarekin - heavya eta punka uztartzen zituen banda- izandako esperientzia da. Ondoren pop-rocka egiten zuten makina bat taldetan aritu zen, Litle Fish eta Los Chinaskis, besteak beste. Sesio eta zuzeneko musikari gisa ere lan egin du. Iñaki Iraeta 70eko hamarkadan hasi zen gitarra eta bateria ikasten. Iraeta, ordea, gitarrarekin gelditu zen. Matilde eta Bluestones bezalako proiektuetan ibili den arren, Four Friends da orain arteko bere talderik egonkorrena. Iñakiren anaia dugu Fernando Iraeta, taldeko baxu jolea. Anaia baino bi urte gazteagoa, 42 urterekin, hainbat proiektu tartekatu ditu Four Friendsekin batera. Jadanik 10 urte daramatza ikasle gisa Mr. Jam Bilboko Jazz eta Musika Garaikideko eskolan. Izar Herran da taldeko Bosgarren Laguna eta bandako partaide gazteena. Hogeita bat urteko abeslaria pianoa eta gitarra ikasten hasi zen eta hamasei urte zituela Mr. Jamen gitarra eta ahotsaren teknika hobetzeko eskolak hartzen hasi zen. 2003an Canal Vizcaya telebista kateak antolatutako abesti lehiaketa bat irabazi zuen. Eneka Albizu gitarra jolea, berriz, 80ko hamarkada amaieran Naste Borraste izeneko bandan izan zen, punka, ska eta rockabillya uztartzen zituen bandan. Horrez gain, zazpi urtez euskal kantuak, habanerak eta Hego Ameriketako musikako hainbat estilo jorratzen zituen Los Barbis taldean baxua jo zuen.


FOUR FRIENDS





Conciertos


Fotos


Hemeroteca


Trayectoria


Sitio web


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du