EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Ene Bada: Uretik Izotzera: Letrak
Uretik Izotzera
Ene Bada: Uretik Izotzera: Letrak


Putreen ferian

Egunero etxean,
gauero tabernan,
irrati, telebistan,
kalean, prentsan.
Etxeak, kotxeak,
dirua, ospea...
munduak aukera bat
ei dauka zuretzat.

Zoria kantoietan
itsuen eskuan,
bizitza igandero
jokoan kinielan.
Etxeak, kotxeak,
dirua, ospea...
Hori da zure truke
eskaintzen dutena.

DIRUA! DIRUA!
DIRUA! DIRUA!

  • Izan zaitez norbait!
    -Guztia da posible
    -Zure txanda izan leike
    -Demokrazia hau da!
    -Burrukatu zazu gogor
    -Txotxongilo eta putreen ferian!
    -Eurek nahi bezain libre, eurek nahi bezala
    Bizi zaitezen!

Merkatuak behar du
zulako jendea,
arima trukatzeko
gertu dagoena.
Damutu, aldatu,
ahaztu, ukatu.
Ukatu egun baten
izan zinena.

Damutu jatorriaz,
aldatu arropak,
ahaztu elkartasuna,
ukatu lagunak.
Damutu, aldatu,
ahaztu, ukatu...
prezio hori dauka
askatasunak!

UNAI ITURRIAGA

Atuen etxera!

Bart berriz bidera begira gelditu naiz.
Bat baino gehiago joaten ikusi nahiz.

Ezkabako suak piztu zituzten militarrak...
Trikorniodun itzal beltz eta mamu zaharrak...
Bakea esatean egiten dutenak gerla...
Bada jada garaia! Itzuli daitezela!
ETXERA! ETXERA! DENAK ETXERA!

Bart berriz bidera begira gelditu naiz.
Bat baino gehiago etortzen ikusi nahiz.

Agur egin gabe joan behar izan zutenak...
Gertu nahi ditugun ta urrun dauden denak...
Askatasun bila aurkitu zutenak gartzela...
Bada jada garaia! Itzuli daitezela!
ETXERA! ETXERA! DENAK ETXERA!

IGOR ELORZA

Askatasun bakarra, amaren barnean

Lasai asko jaio
denbora pasata
minutu ordu ta
egunak urteak
inplikatzen gaitu
erruz gizarteak
arazoz betetzen
bizi pasarteak.

Herri baten jaio,
herria maitatuz
beroi defendatzen
bihotz ta amorruz
norbere gain hartu
bakea helburuz
denaren gainetik
arro borrokatuz.

ITXAROPENA BADA
HERRIA ABERRIA
BATUTA IKUSTEKO
LAGUNAK, FAMILIA.

Garrantzirik gabe
non eta noiz sortu
lekuak lekuko
arazoak ditu
guda, pobrezia
Aginte zerria!
dena Xahutzeko
zer behar da maitia?

Be(de)ratzi hilabetez
amets ta amets e(g)iten
amaren barnean
proiektu eraikitzen
kalera irtenda
bizitza poz bila
ama, ta orain nun da
amestu nuena?

ITXAROPENA BADA...

ENERITZ GORRITXATEGI

Heriotzari kukuka

Arnasestuka kalean, korrika-korrika.
Eurek atzetik segika, tiroka-tiroka.
Hamasei urte zituen, lehenengo ostiak, itzelak!
Gero etorriko ziren, beste guztiak: ideiak!

Parekoa hartzen bada, kolpeka-kolpeka
ondorioa izaten da, burruka-burruka.
Aukera eman zuenak menpean hartzeko bestea
eskubidea eman zion erantzuteko, gazteak.

Amorrua barrenetik harrika-harrika
aurrerago joateko, irrika-irrika
aukera gogorrenari, berba emanda bidean
heriotzari kukuka, ta ezkutuka gauean!

UNAI ITURRIAGA

Oroituz

Gaur ere,
zigarroa ezpainetan
berriz galdu naiz ketan,
hutsari galdeketan.

Nori,
eman diozun eskua
noren besotan zauden
zer gogoratzen duzun.

Zelan,
zahartu zaren hain gazte
nongo pattarrak garraztu
zintuen horrenbeste?

Usapalak ostantzean
hutsik ez dut bihotzean
berririk ez
gu hemen lehengo antzean
oroitzen naiz lantzean.

BEÑAT GAZTELURRUTIA

Errogatibie

Alkatiek hartu dau
Kristue lepuen.
Rogatibie doie
Atxarte inguruen.
Ai, ai, ai.
Danak poz-pozik eta
Jainkue onduen.

Kanteran jarri dabe
goma-2 kargie.
Danbatekue jota
sustau da jendie.
Bumm! Bumm! Bumm!
Kristuek ez dau e(g)in ba
hegaran bidie.

Kristuek bildurtute
Birjinari; amen!
Bigarrenak hartu dau
le(he)lena altzuen.
Ai, ai, ai.
Xirri faltarik ez da
Urkiola altuen.

Paguek esan dotza
intxaurrondueri:
No(r)k sinestuko ete dau
astokeri hori.
Ui, Ui, Ui.
Ene Badako lau ta
dozena bat mongi.

ENE BADA

Etxekoandre

Historiak baztertu baditu ere
oraindik badira milaka etxekoandre
liburutan azaltzen ez diren arren
oraindik badira milaka etxekoandre
arnasa, kemena eta bizia
etxeari eta etxekoei eskainia
gau ta egun lanean denbora guztian
noiz iritsiko da zuen egun haundia.

ETXEKOANDRE

Isilean aurrera atera dute
herri honen xarma eta arima
isilean irakatsi egin digute
euskararen xarma eta eta arima
agintean, ordea, gizonak jaun eta jabe
horrela gabiltza, erotzeko zorian
hobeto biziko ginen dudarik gabe
etxekoandre hauek agintean balira.

ETXEKOANDRE

Historiak baztertu baditu ere
oraindik badira milaka etxekoandre
liburutan azaltzen ez diren arren
oraindik badira milaka etxekoandre
ahalegin hau txikia dela jakin arren
lurra eta zerua merezi duzue
ez genuke amaitu nahi inolaz ere
abesti xume hau zuei eskaini gabe.

ETXEKOANDRE

IMANOL ETA JONIMAK

BIHARAMUNA

aurreko eguneko festa
kolpeka dut buruan
eta eguzkiak esnatu, esnatu
egin nau goiz honetan

lehiora gerturatu eta
auzoa dut aurrean
berriz banoa kalera, kalera
ospatzera igandea

eta ikusi naiz umetan
saltoka putzu artean
inguruko baserrietan
umetan

denbora aurrera doala
galtzen da iragana
beti bait goaz aurrera, aurrera
ezin gelditu atzean

gaur gara, atzo izan ginen
bihar izango gara
izan gaitezen betiko, betiko
umeak hein batean

jolasti eta alaiak
denbora konturik gabe
denbora kezkarik gabe
umetan

eta ikusi naiz umetan
saltoka putzu artean
inguruko baserrietan
umetan

jolasti eta alaiak
denbora konturik gabe
denbora kezkarik gabe
umetan

IMANOL ETA JONIMAK


ENE BADA





Conciertos


Fotos


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du