EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Desorekak lehenengo lana kaleratu du
Hemeroteka
Desorekak lehenengo lana kaleratu du


DONOSTIA

Lezoko Desoreka taldeak aspaldiko ametsa egi bihurtu du lehen disko luze hau kaleratuta. Lehenengo diskoa aurkezten duen taldea dugu, baina ez da inondik inora talde berria, 2000. urtean sortu baitzen. 2002an maketa bat grabatu zuten, eta horri esker hainbat lehiaketatan finalista izan ziren, eta kontzertu anitz eskaintzeko aukera izan zuten. Hala, orain arte 70 emanaldi baino gehiago eman dituzte. Lehenengo erreferentzia luze hori Andoaingo Garate estudioetan grabatu zuten udan, eta Haritz Harregi teknikari eta ekoizpen lanetan aritu zen. Iraupen luzeko lehen disko horrek rock gogorra eta metal eta funky doinuak uztartzen ditu. Iker Alzolak, Ibon Salaberriak, Asier Susperregik, Iker Salaberriak eta Urko Zendoiak osatutako taldeak bederatzi abestiz osatutako diskoa dakar besapean, kolaborazio askorekin. Batetik, Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriak parte hartu du, baita Jousilouli taldean aritutako Matxet-ek ere. Iban Nicolaik, bestalde, bi abestitan erabiltzen du bere didgeridooa, eta Gogik perkusioa sartzen du bi abestitan. «Gure alderdi funkyena ateratzen dugu bertan», adierazi zuen Iker Salaberriak.

Hau pauso berri bat da, aurrekoak bezain garrantzitsua. Espero dugu gero eta jende gehiagok ezagutzea gure musika, eta kontzertuetara hurbiltzea, hori baita gure eremu naturala, nabarmendu zuen Salaberriak. Diskoaren argitalpenarekin batera, kontzertu bira batekin hasiko dira abenduan. Hala, bederatzi kontzertu eskainiko dituzte, besteren artean, Elizondoko Lur aretoan edota Tolosako Bonberenea gaztetxean.

Musika munduan egoera nola dagoen ikusita, poztekoa da Gaztelupeko Hotsak zigiluak gugan konfidantza jarri izana. Sekulako aukera da guretzat, eta ez dugu alferrik galduko, adierazi zuen taldeko gitarra-jotzaileak. Talde berri bat dugu euskal musikaren panoraman, lau lezoar eta oiartzuar batek osatuta, eta disko berria taula gainean defendatzeko gogoak omen dituzte.


DESOREKA





Conciertos


Trayectoria


Hemeroteca


Sitio web


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du