EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Bide Ertzean bai, baina ‘Maite out’ aldarrikatzeko nahikoa indarrez
Hemeroteka
Bide Ertzean bai, baina ‘Maite out’ aldarrikatzeko nahikoa indarrez


Euskaldunon Egunkaria 2002-09-27
Iñaki Uriarte
Bilbo

Urte beteko isilunea ez da urte beteko loaldia izan, ez behintzat Bide Ertzean dabiltzan Ubedatarrentzat. «Maite haut» esan nahi ez eta Maite out dakarkigute Gaztelupeko Hotsaken eskutik. Hamabi pop kantu, Karlos Aranzegi baterian eta Fran Iturbere gitarra elektrikoan direla. Taldeak beste hainbat lagunen laguntza ere izan du.

Grisa atera ondorengo atsedenaldi luzeak saiakera ugari eta lan isila egiteko aukera paregabea eskaini die. Joni eta Imanol Ubeda anaiek etxean oinarriak landu eta beste taldekideekin taxutu dituzte kantuak. Haizea dabil iraganaldetik kantua talde osoak egin duela esan liteke, baina gainontzeko kantuak —Uribe eta Otamendiren letrak ahaztu barik— Ubeda anaien sinadurarekin datoz.

Atzoko agerpenean, kantu bi zuzen-zuzenean eskaintzeaz gainera, anaia biak pozik agertu ziren lortutako emaitzaz. Imanolen arabera, «taldea inoiz baino inplikatuago egon da ekoizpenean». Alde horretatik Kaki Arkarazok laguntza handiagoa eta lan gutxixeago izan duela esan zuen kantariak. Joniren iritziz, «jauzi kualitatibo» itzela egon da konposizioan ere.

Hirugarren ale honetarako grabazio sistema ere aldatu egin dute. Disko osoa jarraian grabatu gabe, apirilean aste bete eman zuten Garaten, uztailean beste hamar bat egun, eta gero beste hiru bat egun lanak txukundu eta paratzeko.

21 kantu zain geratu dira

Bilbotarren eran jokatu du Bide Ertzean-ek oraingoan. Hasita edo bideratuta, 33 kantu dituztela azaldu zuen Joni Ubedak. Oraingoan lana ez da izan, beraz, hiru ordu laurden luzeak nola bete asmatzea, kanpoan zer utzi ebaztea baizik.

«Kantak hor geratu dira, eta egunean batean tokia izango dute», aurreratu zuen Imanol Ubedak. Erdi barrezka, argi utzi gura izan zuen materiala ez dela galduko, «dena grabatu eta gordetzeko ohitura daukagu eta». Egungo formatuan edo aurrerago egon daitezkeen proiektuetarako baliagarria dena hor egongo dela berretsi zuten anaiek.

Hirugarren ekoizpen hau aldez aurretik ondo pentsatutako lana da.

Puntu horretara helduta, Xarra disketxeko ordezkariak ere hitza hartu du, salbuespen bat nabarmentzeko: musikariek ez bide dute irakurtzen; talde honetako kideek, ostera, bai. Irakurri ez ezik idatzi ere bai. Atsegin ditut Kirmen Uriberen poema baten gainean dago egina. Diskoaren izenburua gogora dakarren Maite haut ezkorraren hitza Jose Luis Otamendirena da. Bide ertzeko bidea bilatzen hasita, Iñigo Aranbarriren iradokizuna ere ez da txarra: «Denok dugu etxe bat iluntzean noiz helduko itxaroten gaituena».

Gainontzeko lan guztiek Ubedatarren sinadura daramate lirikan ere. Iragana eta geroa, heriotza eta bizitza, itomena eta irtenbidea, itzala eta argia, kolorea eta grisa... dikotomia ugari, iradokizun franko baina manifesturik ez, gaur ez behintzat.

Otamendiren hitzekin abiatu ziren diskoarekin alderaketa ez da txikia. Zeresanik badutela esan egiten dute, naturaltasunez. «Ez gara poetengandik urruntzen, eta ez gara haiengana ere hurbiltzen», baietsi digu Joni Ubedak.

Laguntza esanguratsuak

Proiektu honetara Bide Ertzean taldeak hainbat lagun ekarri ditu. Kaki Arkarazo teknikari eta ekoizlea izan da, eta taldekidetzat jo zuen Imanolek. Joserra Senperenak jarri ditu pianoa eta teklatuak. Zuzeneko teknikaria Fernando Irazoki izan da.

Ahotsetan, Ixiar Oreja eta haren ahizpa Amaiaren koroak entzun daitezke. Beste arlo batean, diseinua eta maketazioa Garbiñe Ubedarenak dira.


BIDE ERTZEAN





Conciertos


Trayectoria


Fotos


Hemeroteca


Hemeroteca 2


Sitio web


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du