EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


 Aterkings taldeak bigarren lana kaleratu du
Hemeroteka2
Aterkings taldeak bigarren lana kaleratu du


MUSIKA

2006/11/21

Aterqueens-en New York Dolls eta Ramonesen taldeen eragina nabaria da.
Markinako taldearen bigarren lan honetan erreginen txanda heldu da, izan ere, diskoak Aterqueens du izena. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin elkarlanean atera du Aterkings taldeak Amorotoko Musikorta estudioan grabatutako azken lan hori. Aurreko lanaren (Rock and Roll) jarraipena da bigarren hau baina, Joxe Felix Azkarate "Xarra"ren ustez, lan helduagoa eta biribilagoa da.

  1. urtean sortu zuten taldea Markina eta Elgoibarreko musikariek. Hastapenetan ondo pasatzea zen helburua eta ez zuten diskorik grabatzeko asmorik. Hala ere, jarraitzaileen eskariz, maketa grabatzea erabaki eta beren burua ezagutzera eman zuten. 2005ean lehen lana heldu zen, Urdulizko Tio Pete estudioan grabatutako Rock and Roll; 60ko hamarkadako garajea, punka eta rock-and-rolla uztartzen zituzten abestiak jaso zituzten disko horretan.

Aterqueens-en euskaraz abestu dute gehienbat, baina ingelesezko eta gaztelerazko kantak ere badaude. New York Dolls eta Ramonesen taldeen eragina nabaria da disko horretan, bai barrutik, bai kanpotik, diskoko azaletan bi talde horien antzera paratu baitira; diskoa aurretik beste batzuek asmatutakoaren kopia hutsa dela azaldu zuen boskoteak.

Rock and Rollak jorratzen dituen ohiko gaiak landu dituzte Aterqueens diskoan: behe-auzoetako mutil arazotsuak, neska gaiztoak, alkohola, gaua, etsaiak... Señor No taldearekin batera emango dute diskoaren lehen aurkezpen kontzertua Markinako Uhagon kultur etxean, abenduaren 30ean. Boskotearen hitzetan, zuzeneko emanaldiak diskokoak baino hobeak dira; urtarriletik aurrera Euskadin zehar hori frogatzen egotea espero dute. Horrez gain, Madrilen eta Asturiasen kontzertuak emateko asmoa dute. Inprimatu Lagun bati bidali


ATERKINGS





Conciertos


Trayectoria


Fotos


Hemeroteca


Hemeroteca 2


ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du