GARA 2003-06-04
Izkander Ferdandez.
BILBO
1997an sortu zen Arima Beltza, eta azken sei urteotan kemenez aldarrikatu dute beren blues rock izaera. 2000. urtean beren lehen lana kaleratu zuten, "Arima beltza" izenekoa. Sei kantu ditu diskoak, eta harrera ona izan bazuen entzuleen artean ere, esan daiteke txiki geratu zitzaiela disko hura.
Duela 8 hilabete beren bigarren diskoa argitaratu zuten, "Blues sustraia" izenekoa. Aurtengo Getxoko Blues Jaialdian aurkezteko aukera izango dute. Lan berriak hamar kantu ditu eta bertan, hainbat estilo nahasten dira trebeziaz: blues klasikoa, rocka, doinu lasaiak, eta estiloarekin bat datozen erritmo azkar, indartsu eta zikinak. Nahiz eta abesti guztiak blues rockaren inguruan sortuak izan, ez dira estilo horretan geratzen, eta zuzenekoetan Freddy King, John Mayall, Rory Gallagher, Led Zeppelin edo Cream taldeen bertsioak egiten dituzte.
Beren betiko formazioa indarberritzen dute zuzenetan, eta boskote izatetik, seikote izatera pasa dira.
|