23/07/2008 - 14:33
TERELA GRADINen jazza Bergarako Espoloian
Terela Gradin jazz galiziarraren promesa bat baino zerbait gehiago da bere gaztaroan. Jazz gai klasikoak (Cole Porter, Miles Davis, Wayne Shorter, etab.), egungo musikagileen gaien bertsioak (Sting, Radiohead, etab.) eta konposizio originalak biltzen ditu bere errepertorioak, taldearen soinu kontzeptuak eta taldekideen sormen ekarpenek estilo aldetik bateratuak. Lost (Errabal 2006) eta Pascala (FreeCode 2008) diskak kaleratu ditu honezkero.
Terela Gradin ahotsa Luis Gimenez gitarra Manolo Escrich kontrabaxua Felix Morales** bateria
Uztailak 25, ostirala zuzenean Bergarako Espoloian. 22:30
|
|
BERGARA ESPOLOIA ostiral musikalak
Urtero bezala Bergarako Udalak antolatuta eta bertako Hamaika eta Zuhaizti tabernen laguntzarekin jazz, blues eta musika beltzaren inguruan egindako proposamen musikalak antolatu dira uztailaren ostiraletan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doan. Kalitatezko musika entzuteko parada.
Azkena izango ostiral honetakoa. Aurten emanaldi guztian izan dira abestuak eta ahotsetan emakumeak izan dira nagusi.
PHONK CLUBBIN CRIMINALS, gasteiztarrak euren funky bereziarekin estrainatu zuten programazioa. Tangos de Lavapiés izan zen JJBAND andaluziarrak landu zuena ondoren eta JOSE LUIS PARDO argentinarrak blues beroa eskaini zuen aurreko astean. Aurtengo saioekin bukatzeko TERELA GRADIN jazz kantari galiziarra izango da Espoloiko kioskoan izango dena GEM hirukoteak lagunduta.
|