|
|
 |
 |
| Back to news |
27/05/2008 - 19:11
Afrika ezagutu Body Mind and Soul taldearekin
Body Mind & Soul taldea Ipar Malawi (Afrika)ko sei lagunek osatua da, Davie Luhanga, Street Rar (kaleko arratoia) denen buru. Souls of the Ghetto izenarekin egin zituen taldeak bere lehen urratsak, reggae musika jotzen. 2005. urtetik aurrera bere sustrai malawiarrek erakarrita osatu zen gaur eguneko taldea, eta kideen arbasoen kultura garaikoarekin partekatzeko garrantziaz ohartu ziren. Eurek voodjaz esaten dioten musika kontzeptu berria sortu zuten molde askotako saioak egin ostean. Musika tradizionalaren eta jazzaren feelingaren arteko nahasketa da, Malawiko iraganeko eta garaiko kulturen arteko zubi musikala. 2007ko maiatzean jaso zuen taldeak nazioarteko lehenengo saria, Music Crossroads Southern Africa InterRegional Jaialdian (Zimbabwe) boto gehien jaso zituen taldea izan zenean. Sari honi esker lehenengo bira egingo baitu Europan barrena 2008ko udan. Ekainean izango ditugu gure artean Oņatin, Zarautzen, Zornotzan eta Eibarren.
Hitzaldiak ere eskeiniko dituzte euren bizi esperientziak azaltzeko
|
|
Body Mind & Soul taldeko kideak: Davie Luhanga (Taldeko burua eta ahotsa), Lusungu Msonda (gitarra), McEwen Manda (bateria), Michael Lusale (Baxua), Mackson Banda (perkusioa) eta
Evans Makupe (teklak).
Music Crossroads Southern Africa Zimbabwe, Mozambike, Malawi, Tanzania eta Zambiako gazte musikariak bultzatzeko xedean, herri, nazio eta lurralde mailako jaialdi/lehiaketa sorta batean oinarritzen da.
Ekimenak 15 eta 25 urte bitarteko musikari gazte afrikarrei beren musika arloko ahalmenak garatzeko aukera eskaintzen die. Musika arloko profesionalen aholkuak eta ezagutzak egiten dituzte bere, eta lanbidearen nondik norakoak ezagutzen dituzte Music Crossroads jaialdian. Era berean, aukera guztiz egokia dute beste gazte musikariak ezagutzeko, eskarmentu baliotsua edukitzeko eta sari erakargarriak musika tresnak, grabazioak eta birak Europa, Asia eta Estatu Batuetan barrena eskuratzeko xedean lehiatzeko.
|
|
|