|
|
 |
 |
| Back to news |
21/05/2008 - 20:09
ESNE BELTZA: made in Euskal Herria
Soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketa kitzikagarria aurkezten digu Esne Beltza taldeak estraineko lan honetan. Zuriek egindako musika beltza da (soul, ska, reggae), beste hamaika kolore duen musika sortuz. Etzakit taldean hasi zenetik Fermin Muguruzaren ondoan igarotako urteak bitartean pilatutako eraginak, ezagututako esperientziak eta lagunak eta barneratutako irakaspenak bildu ditu Xabier Solanok familia baten gisakoa den proiektu honetan, hamaika eszenatoki eta taldetan ((Fermin Muguruza, Joxe Ripiau, Sutagar, MaldeOjo, Etzakit...) aritutako musikariekin batera.
Musika elektronikoko diskoen grabazioan eta ekoizpenean gero eta esperientzia handiagoa duen Xabi Peryk (Itoiz taldeko kide ohia) soinu mahaian erakutsitako esku trebeaz biribildutako lana. maiatzean kaleratzen da euren lehen disko luzea eta egunotan 7 eurotan daukazu eskuragai. Erosi
|
|
Saihestezina dirudi Esne Beltzaren abiapuntua Jamaikan kokatzea, eta Fermin Muguruzaren Euskal Herria Jamaika Clash diskoa (2006) grabatzeko Xabier Solanok (ahotsa eta soinu txikia), Jon Elizaldek (tronboia) eta Xabi Peryk (ekoizlea) Bob Marleyren Tuff Gong estudio mitikora egin zuten bidaiarekin lotzea. Kingston hiriburuan reggae musikari eta ekoizle esangurasuenetako batzuekin lan egiteko aukera izan zuten, BECen emandako kontzertu gogoangarria etorri zen gero, eta haren ondotik Afro-Basque Fire Brigade taldearekin munduari emandako bira. Elkarrekin eskainitako kontzertuetan, Japoniatik Bartzelonara, Mexikotik Irlandara, Bilbotik Habanara egindako bidaia luzeetan eta hoteletako logeletan izandako solasaldietan mamituz joan zen Esne Beltza
|
|
|