|
Kalean behera pasatzen
ikusi zaitut
udaberria bazenerama bezala,
eta noraezean gelditu naiz;
oraindik ez dakit
ea zure ile kizkurrak ez al dizun
nire deia entzuten utzi
ala nire bihotzaren taupadak
izan diren
oihu egiten utzi ez didatenak.
Kalean behera pasatzen
ikusi zaitut
belo txuria bazenerama bezala,
eta noraezean gelditu naiz;
oraindik ez dakit
ea zure belo txuriak ez al dizun
nire deia entzuten utzi
ala nire bihotzaren taupadak
izan diren
oihu egin nahi izan ez dutenak.
|