EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


Abenduak 16 Larunbata.

Aitak hogeita hamar urtetan marraztu zituen itsas-karta horiek etorri zaizkit burura. Egunez egun, boligrafo urdin, gorri eta beltzez markatzen zituen karta handi haietan itsas azpiko haitz, hondartza eta arrain-bankuak. Urteen poderioz irudika egin zitzakeen ibili zituen itsasoen urazpiko azalaren zimur guztiak. Alegiazko erresuma horretan gertatuko zena aurretiaz jakin zezakeen, non zeuden arrainak, non izkutalekuak. Urtesasoiaren arabera jakiten zuen, eta haizearen arabera, eta olatuen arabera.

Zinea ere alegiazko erresumak eraikitzea da. Istorioak asmatzea. Norberak izaten du buruan gero filman gertatu behar den guztia, pertsonaia bakoitzak sentituko duena. Aspaldiko asmo bati ekin nahi diot. Sorterrira itzuli eta dokumental antzeko bat egin. Lan xumea, handikeriarik gabe. Eskuko kamera txiki batekin. Eta gero ez sinatu, edo beste baten izenean jarri, edo jendaurrean inoiz ez eman.

Bar Puerto. Bazterreko ahotsak. Kostaldeko herri guztietan dago Bar Puerto deritzon taberna bat. Hara biltzen dira marinelak eta portuko langileak atseden hartzeko. Hango istorioak jasotzea, aspaldiko asmoa. Istorioak asko baitira munduan eta gutxi batzuez ohartzen gara soilik. Mundu guztiak dauka istorio on bat. Bar Puerto. Bazterreko ahotsak. Portuko hizkera bitxiak jaso bere horretan, Buņuelek Ahaztuak filman egin zuenaren ildotik, Mexiko hiriko txabola-auzoetako jendearekin.

"Hogeita bat egunetan errodatu genuen filma. Estreinatu bezain laster hainbat birao entzun behar izan genituen. Ignacio Palacios-ek nazkagarri irizten zion filmeko zenbait pasarteri. Adibidez, egurrezko txabola baten barruan brontzezko ohe bat agertzeari. Deitoragarria. Irudi hori, baina, benetan ikusi nuen Mexikoko auzo hartan, filma egiteko datuak biltzen ari nintzela. Txabola-auzo hartako ezkonberriek ordain ezineko zorrak egiten zituzten ohe horietako bat lortzeko".

Apoaren edertasuna
Dana lanbrotute ikustot
Ibiltarixanak
Tribuaren hitz galduak
Bar puerto
ˇ
ˇ Abenduak 12 Asteartea
ˇ Abenduak 16 Larunbata.
ˇ Abenduak 22 Ostirala.
ˇ Abenduak 23 Larunbata
ˇ Abenduak 29 Ostirala
ˇ Abenduak 31 Igandea
ˇ Otsailak 15 Ostirala
ˇ Urtarrilak 3 Asteazkena
ˇ Urtarrilak 5 Ostirala

 

 

 

 

Partenaires:
Partenaires

ARTISTS
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Basque Country) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du