EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


Hemeroteka
Zafari Projecten talentua gordetzeko


Batez ere be-bop doinuekin landutako diskoa kaleratu du Debajazz lehiaketa irabazi zuen laukoteak

Xabier Martin

Donostia

Jazzaren munduan ez da makala formazio batek bereari eustea. Han-hemenka ibiltzen dira musikariak egitasmo batean eta bestean, baina Zafari Project laukoteak aurrera egin du, eta bere talentua disko bihurtu berriki, taldearen izen bera daraman lana (Errabal, Gaztelupeko Hotsak).

Gustura geratu gara grabazioarekin, zuzenekoarekin alderatzerik ez dagoen arren, aitortu du Marta Sanchez Madrilgo pianistak. Julio Botti saxo jotzaile argentinarrarekin batera diskoko zazpi konposizioak sortu ditu Sanchezek. Haiekin batera Hasier Oleaga bilbotarrak (bateria) eta Francisco Lopez (kontrabaxua) madrildarrak osatzen dute Debajazz Jaialdiko Talde Berrien lehiaketa irabazi zuen jazz formazio gaztea. Lehen disko hau grabatzea izan da saria. Diskoa kaleratzeak beharbada ate gehiago zabalduko dizkigu, baina hori besterik ez. Jazz diskoen salmentak ez dira handiak, hori badakigu. Hortaz, grabazio hau nolabait gure argazkia baino ez dela esango nuke.

Eta argazki horretan talentua sumatzen da non-nahi. Julio Bottiren saxo tenorraren maila bikaina da, eta Marta Sanchez pianistarena ez da atzean geratzen. Be bop klasikoaren bidetik abiatuta hard bop doinuetara egiten dute salto sarri, Oleagaren bateriak eta Lopezen kontrabaxuak babestuta. Erritmo azkarretan swing zale azaltzen dira, etenik gabeko jardun sakonetan. Aldi berean, ordea, klasiko handien tankeran ondutako balada lirikoak bikain interpretatzeko gai dira, Sofia-n eta Balada para Patricia-n adibidez.

ZUZENEKOA IKUSI BEHAR.

Zafari Project zuzeneko kontzertuan ikusi beharra dago, formazioaren maila ikusteko. Halaxe uste du Marta Sanchezek. Zuzenekoa da gure leku naturala. Diskoa ongi dago, baina kontzertuan eskaintzen dugunarekin alderatuta, desberdintasun ugari daude.

Laukotea elkartu aurretik taldekide guztiek euren ibilbidea egina zuten jazzaren barruan, eta eskarmentu hori soinuaren kalitatean sumatzen da. Hala, «proiektu pertsonalak» komunean jarri behar izan dituzte. Egia da hard bop doinuekin aritzen garela gehienetan, baina kontuan hartu behar da taldekide guztiek aukera dugula konposatzeko eta gure nahiak islatuta ikusteko.

Thelonious Monk, Charlie Parker, Wayne Shorter, Bud Powell, Sonny Rollins eta beste klasiko handien eragina begi bistakoa izaki, jazz garaikidearen ukituak ere nabarmenak dira. Oso zaila da gaur egun egiten ari diren gauza berriei muzin egitea. Inguruan sortzen ari diren joera berriei begiak ixtea ezinezkoa da, eta gainera ez dugu horrelakorik egin nahi. Horregatik, duela 50 urteko jazz klasikoaren zati izan zitezkeen konposizioekin batera, doinu berriak ere erraz suma daitezke Zafari Projecten diskoan. Pianista den aldetik, Brad Melhdau aipatu du Marta Sanchezek eraginengatik galdetzean, jazzeko edozein pianistak aipatuko lukeen egilea.

Abuztuan gauzak motelago doazela dio Sanchezek diskoa erakusteko agerraldiei buruz hitz egitean, baina ez dira geldi egongo: Mugitzen hasiko gara aurki. Pozueloko (Espainia) jazz jaialdira goaz, eta Madril inguruan baditugu lotuta kontzertu gehiago. Ostean, Katalunian ariko dira.

Kontua da taldekideak elkarrengandik nahiko urrun bizi direnez ez dela erraza Zafari Projectek kontzertu ugari ematea. Izan ere, musikariak beste hainbat talderekin aritzen dira. Bakoitzak bere aldetik zenbat eta eskarmentu handiagoa pilatu, orduan eta hobeto ariko gara ondoren Zafari Projecten. Marta Sanchez ,esaterako, New Yorkera doa luze gabe, ahal dena ikasi eta bizipen berriak eskuratzera.

diskoa

Izena: Zafari Project.

Iraupena: 55 minutu.

Disketxea: Errabal.


ZAFARI PROJECT





Concerts





Biography


Hemeroteka


ARTISTS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du