EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


Hemeroteka


""Jazza ezagutarazteko beharrezkoa da urte osoko programazioa""

Testua: N.F.Z.

Joan den ostegunean ‘‘Home made’’ (Gaztelupeko Hotsak, Errabal) disko berria aurkeztu zuen Jon Urrutiak Getxoko jazzaldian. Bartzelonan bizi da, taldearekin jotzen eta eskolak ematen. Gurago luke zuzenekoak emanez bizitzea, «ikaragarria» izango litzateke hori baina ez da erraza.

Getxokoa izan da lan berriaren lehenengo aurkezpena?

Ez da lehenengoa izan, baina bai garrantzitsuena. Jende nahikotxo zegoen eta ondo pasatu genuen. Taldekide guztiak nahiko lanpetuta ibili gara; ez dugu aukera handirik izan ezta en-tseguak egiteko ere.

Bartzelonan bizitzea musikarekin bizirauteko derrigorrezkoa al da?

Jazza jo nahi baduzu Bar-tzelonan duzu aukera gehien. Tradizio handiagoa dago, musikari gehiago, diskoetxeak... Euskal Herrian ez dago horrelako mugimendurik.

Zure curriculumean ipintzen du Holandan ikasi duzula, baita Frantzian eta Italian ere. Ikasteko ere kanpora joan beharra izan duzu.

Duela hamaika bat urte ikasketak hasi nituenean hemen ez zegoen ezer. Gaur egun Musikene dago eta han jazza ematen da. Oraindik bi urte besterik ez daramatzate, baina kontua zerbaitetan hastea da, gauza txikiekin bada ere.

‘‘Home made’’ da zure diskoaren izenburua. Etxean egin duzue beraz...

Bai, ekoizpen guztia gurasoen etxean egin genuen. Etxetik bota nituen aste baterako (barreak). Entsegu gutxi egin genituen; ni Iruñean nengoen eskolak ematen, eta besteak bakoitza gauza baten. Denbora behar genuen diskoa graba-tzeko. Estudio batera joanez gero bi egun izango genituen bakarrik, horregatik aukeratu genuen gure kontu egitea dena.

Disko honetarako beren-beregi egindako kantak dira?

Bederatzi abesti hauek iaz idatzi nituen. AEBetan ikasten nengoela beste ba-tzuk konposatu nituen, baina itzuli nintzenean diskoetxe bila hasi nintzen eta lortu nuenerako zaharkituak ikusten nituen.

Ez da erraza disko bat atera-tzea, ezta?

Badakizu ez duzula sekula rock talde batek beste salduko. Eta kontzertuak lor-tzea ere zaila da batzuetan. Promozio gutxi egiten zaio jazz disko bati; horrek eragin handia dauka. Hala ere, publiko egonkorra daukagula esan genezake.

Jazz jaialdiak «turistentzako showak» direla esan duzu.

Jazza ezagutarazteko urte osoko programazioa egin beharko litzateke. Hemen gertatzen dena da hilabetez hiru jaialdia daudela eta gero urte osoan ez dagoela ezer ere. Jazza programa-tzen duten aretoek lagun-tzaren bat jaso beharko lukete; horrela jazza sustatuko litzateke eta lana emango lioke hainbat jenderi.

Jazz europarra jaialdietan alde batera uzten dela diote musikari batzuek.

Horrela da, bai. Jaialdien aurrekontuaren ehuneko bat bertako taldeak programatzeko erabili beharko lukete. Guk ez dugu nahi bertakoak soilik ateratzea, baizik eta bertakoen presen-tzia, txikia bada ere, ziurta-tzea. Musikaz bizi nahi dugun musikariok sarritan esan dugu gure zergekin ordaintzen diegula atzerriko artistei baina guri inork ez digula lanik ematen. Baina jaialdiak turistikoki oso erakargarriak dira, eta...

Une honetan zeintzuk dira zure proiektuak?

‘‘Home made’’ Bartzelonatik mugitzea nahi dut, baita hango musikariekin kontaktuak egin. Tuti Fernadezekin ari naiz lanean disko batekin, jazza eta flamenkoa nahasten ditu berak. Diskoan abesten duen Itsaso Gonzalezekin ere ari naiz lanean, umeei jazza erakusteko egitasmo pedagogiko bat da.


JON URRUTIA





Concerts


Photos


Newspaper library


Biography


ARTISTS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du