ekain rojo
Donostia
Iņaki Salvador piano jotzaileak eta bere taldeak kontzertua eskainiko dute bihar, 20:00etan, Kursaaleko Ganbera aretoan. Bederatzi musikarirekin osaturiko taldea Donostiako Nazioarteko Jazzaldiaren enkarguz jarri zuten abian. Ekainean ekoitzi zuten Faro CD bilduma aurkeztuko dute emanaldian.
Iņaki Salvadorrek sorturiko doinuak ez ezik, musikari donostiarrak moldaturiko jazz musikako estandarrak ere eskainiko dituzte. Horrela, Jabier Muguruzaren zenbait kanturen egokitzapenak entzun ahal izango dira.
JAZZ DOINUAK ARDATZ. Jazz doinuen barruan euskal piano jotzaile garrantzitsuenetarikoa da Iņaki Salvador. Musikari eta jazz talde askorekin egin ditu grabazioak, Mikel Laboarekin esaterako. 1982an bakarlari onenaren saria lortu zuen Donostiako Jazzaldian.
Musika. Iņaki Salvador Noneto. Lekua: Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan. Noiz: Bihar, 20:00etan.
|