EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Morau-ren lehen talde lana.
Hemeroteka
Morau-ren lehen talde lana.


Morau ta Agotak laukoteak Txukalda diskoa atera du, kantari hernaniarraren laugarren grabazioa Leteren Haizea dator kantaren bertsioa egin dute

FELIX IBARGUTXI./DV. DONOSTIA

Andoni Tolosa Morau-k bere laugarren diskoa plazaratu du: Txukalda (Gaztelupeko Hotsak). Aurrekoen aldean aski desberdina da, oraingoan talde baten barruan egin baitu lana. Talde finkoa da, azken bi urteotan jendaurrean ere jardun izan dena, eta Morau ta Agotak du izena.

Agotak hiru lagun dira: Beñardo Goietxe gitarrista, Jesus Agirresarobe baxu jotzailea eta Igor Mendia bateria jotzailea. Aurreko diskoa atera zuenean -2000ko Amodio domestikoak hura- jendaurrean emanaldiak eskaintzeko jo zuen lagun hauengana Hernaniko kantariak eta harrezkero sendotu baino ez da egin harremana. Oraingo disko berriko kantak Morauk sortu ditu, baina en-tsegu-tokian findu eta osatuta gelditu dira, guztien ekarpenei esker. Gainera, Agirresarobe arduratu da ekoizpenaz.

Honela definitu du emaitza kantariak: «Aurreko diskoa baino arinagoa da. Soinu sinple eta zuzena nahi genuen, eta hori lortzeko toki aproposa izan da Lopetegik Zarautzen daukan estudioa».

Doinuen aldetik aniztasuna dago: rock amerikara (Atzerritarrak, Hitz horrek), naif ukituko popa (Egunero), intimismoa (Azken igerilaria). Deigarriak dira Beñardo Goietxe taldekideak aho-tsarekin egin dituen jokoak eta Jabier Muguruzaren akordeoi doinuak Geltokiak abestian.

Aurreko diskoan Mikel Laboaren bi kanta berreskuratu zituen bezala -Hamalau heriotzak eta Martxa baten lehen notak-, oraingoan Xabier Leteren abesti oso ezagun bat hartu du bertsio berria egiteko: Haizea dator. «Bai orduan bai orain, Ez Dok Amairuren erreibindikazio inplizitoa egin nahi izan dut. Leteren kantaren bertsioa egitean orduko soinu-gordintasuna berreskuratu nahian jardun gara».

Mattin marrazkilari eta komikigile ezagunak hainbat ilustrazio egin du diskorako. Kanta bakoitzaren irakurketa oso per-tsonala egin du, marrazki hutsez, hitzik ganbe. Morauren aspaldiko adiskidea da Mattin, elkarrekin Bokarta komikia egin zuten gainera Argia aldizkarirako.

Gaztelupeko Hotsak disketxea sortu zenean, Morau izan zen Soraluzeko etxeak grabazioa egin zion lehenbiziko kantautorea. 1997ko grabazio hari Morau jari zitzaion izenburu. Deabruak Teilatuetan taldeko kideekin egin zuen grabazioa. Kanpoan geratutako kantuak EP akustiko batean eman zituen gero: Kantu galduak (1998). Eta 2000an Amodio domestikoak plazaratu zuen.


MORAU





Concerts


Morau


Photos


Photos 2


Newspaper library


Hemeroteka 2


ARTISTS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du