EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Kantautoreok gizarte kronistak izan behar dugu.
Hemeroteka
Kantautoreok gizarte kronistak izan behar dugu.



Argia 2000ko uztailak

Egunerokotasunaren kronistatzat hartzen du bere burua Andoni Tolosa "MORAU"k ,gizartearena ere , eta modu xumean helarazten ditu bere grina eta gorrotoak, bere sentimendua eta ironia baliatuz horretarako .1963an sortutako musikari eta konpositoreak Hernani du jatorri, eta komunikazioa helburu .Bere bigarren disko luzea , " Amodio domestikoak", da horren adierazle garbia, azkena esan genezake, musikaz landa , Egin Irratian esatari aritu baitzen duela zerbait urte eta olerki-sorta ere argitaratu baitzuen 1989 an "Satorrak" izenburupean.Ezagutu nahi izanez gero , areto txikietan begiratu , eta hortxe,publico goxoas inguratuta, aurkituko duzue Morau.

Nondik dator Morau ezizena?

ARGIArekin zerikusi handia du.Garai batean Mattin marrazkilariak eta biok "Superertzaina" izeneko komiki-tira egiten genuen ARGIAn.Mattin ere ezizena denez , nik ere ezizen bat behar nuela erabaki eta Morau aukeratu genuen.

Musika estilo aunitz uztartu dituzu disko berrian.Nola bil daitezke hainbeste estilo lan berean?

Kontua da nire burua musikotzat baino gehiago musikazaletzat jotzen dudala.Hori dela eta, nere zaletasunak oso musika ezberdinak entzutera eramaten nau.Konturatu gabe bada ere, normala da entzuten dudanaren zerbait hor agertzea.Erritmo aldetik oso bariatua da diskoa eta nik kantuak ateratzen zaizkidan bezala egiten ditudanez , ez naiz aldatzen saiatu.Abestiak bossa baten joera bazuen, aintzat hartu dugu ukitu hori.Horrela ibili gara, kantu bakoitzari bere puntua bilatzen.

Diskoan sinpletasuna da nagusi .Kantu xumeak dira,sobera kargatu gabeak. Nahita bilatu duzue hori?

Bai. Hori aukera bat da .Printzipioz , nik nire burua kantautoretzat jotzen dut nahiz eta azkenaldi honetan beste musikariekin aritu.Beti jotzen dugu sinpletasunera, bai bakarka bai hirurok zuzenean jotzen dugunean bateria eta bi gitarrekin. Gero , niretzat kantua osotasun bat da eta adibidez , garrantzi handia dauka testuak.Alde horretatik asko zaintzen dut hitzen atala eta musikarena. Azkenean, horrelako nahasketa bat egiten dut eta beraz , ez daude hainbeste gitarra solo edo hainbeste pasarte instrumental.

Poesian trebatu zaren aldetik,uste duzu musikari egokitutako testuak idaztearen lana olerkigintzarekin alderatu daitekela?

Alderatu daiteke neurri batean, hitzekin jolasean ari zarelako zerbait kontatzeko.Baina kantuena poesiarena baino askoz ere lan estuagoa da, arau finkoagoak dituzu.Nik normalean estrofa-lelo,estrofa-lelo eskema erabiliz egiten dut lana.Era berean, kantuetan zuzentasuna lantzea gustatzen zait. Nahiz eta A-tik B-ra gauzak ez esan, bi eta bi lau dira eta iruditzen zait esanahia asko lantzekoa dela , eta esateko moduak ere ahalik eta zuzenena izan behar duela .Azken finean, pesia egitearena kirola da. Hartara, hor askoz libreago zara nahi duzuna esateko eta beste lanketa batzuk egiteko.

Hitzekin jarraituz , orokorki esanda , inkonformismoa aldarrikatzen duzu " Amodiomdomestiko"n, ezta?

Nik esaten dut autobusean bururatutako istorioak direla gehienak.Nire inguruan gertatzen denaz hitz egitea gustatzen zait.Hori bai ,ez dut soziologiarik egiten kantuetan , edo behintzat ez dut ondoriorik ateratzen. Bakarrik , ingururako istorioak kontatzen ditut .Batzuk ironikoagoak dira, beste batzuk gai konkretu batez mintzo dira, eta azkenik , agian badira gauza askoz ere intimistagoak edo melankoniatsuagoak direnak. Bi zutabe horietan nabil beti :batetik , ironia eta bestetik, xamurtasuna edo malenkonia.Baina kantu bakoitzak berez bere historia du , eta irakurketa irekia denez , batzuetan igartzen da eta besteetan ez.

"Amodio domestikoa" da zure bigarren diskoaren izenburua .Domestiko eta domestikatuaren arteko aldea ordea txikia da batzuetan.

Bai, bai . Kau honetan ez nuen domestikatu bezala erabili nahi , bahizik eta domestiko bezala, hitz horrek ematen duen familiartasunagatik.Domestikoa, etxean daukazun zerbait da .Domestikatuarena beste irakurketa bat izan daiteke.Baina ez dut sentitzen etxera ekarri eta domestikatu den pizti basati bat bezala , baizik eta sortu den pixkanaka hazten doan istorioa bezala.

Aipatu duzu domestikoa dena etxeko gauza txikiak bezala defini dezakegula.Baina zilegi da esatea zure musika etxetik ibiltzekoa dela?

Neurri batean ez nago ados. Kantu hurbilak eta zuzenak egitea gustatzen zait ,baina horrek ez du esan nahi kantu horiek urrutira ezin iritsi daitezkeenik. Erderaz behintzat " de andar por casa " horrek zentzu peioratiboa izan dezake.Gustatzen zait istorio hurbilez hitz egitea , hurbiltasunez mezua zuzentzea , baina era berean hori edonora joan daitekeen bidea dela uste dut . Halabera kantu sendoak direla iritzi diot asko landutakoak, eta beraz , jendearengana heltzeko modukoak. Diskoa definitzeko heldutasuna aipatu duzu sarritan. Nik hala sentitu dut behintzat prozesua oso luzea izan baita baina era berean aberatsa.Kantuak hazten sentitu ditut , lehenengo diskoarekin sentitu ez nuen prozezu kreatibo guztia, nolabait esateko.Lehenengo diskoa egiterakoan oraindik "pardillo" xamarra zara eta bat-batean momentuko txundidurak itsutu egiten zaitu.Orain, gauzak askoz ere neurtuagoak izan dira, serioagoak eta helduagoak ere bai.Egiten nuenaz konszienteago izan naiz.

Kantautoretzat hartzen duzu zure burua.Bizi garen mundu frenetikoan, kantautoreentzat lekurik badago?

Nere ustez , beti edukiko dugu lekua.Gertatzen dena da kantautoreena hondorik gabeko zaku bat dela.Baina garbi dago eskaera bat badagoela , hortxe baitago Mikel Urdangarinek , Anarik edo Pettik lortu duten arrakasta, nahiz eta oso diferenteak izan.Uste dut mundu frenetiko honetan , are frenetikoagoa delako ,badagoela buruari eragiteko gogoa, edo besterik ez bada , bihotzari bide irekitzeko.Hor dago gure funtzioa.Ez dira bi segundutan kontsumitzeko pieza azkarrak , baizik eta sentsazio batzuk , pentsamenduak edo nahi duzuna eragiteko sortutako musika , istorioak edo kantuak.Gainera, nire kasuan , eta horrela aldarrikatzen dut neurri batean , gizarte kronistak izan behar dugula uste dut .

Xabier Sagardia.


MORAU





Concerts


Morau


Photos


Photos 2


Newspaper library


Hemeroteka 2


ARTISTS
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Basque Country) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du