EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Senperenaren pianoa entzun eta txinatar poetak leitu
Hemeroteka
Senperenaren pianoa entzun eta txinatar poetak leitu


Rafa Egigurenek Txinako 30 poema itzuli eta Jose Luis Zumetak irudiz hornitu ditu

Joxean AGIRRE

DONOSTIA

Txinan funtzionario izateko poesia egiten jakitea beharrezkoa zen garaietara eraman gintuen atzo Rafa Egigurenek "Mandarin dotorea" liburuaren aurkezpenean, eta garai urrun haietako poesiak egun duen gaurkotasunaz mintzatu zen. Rafa Egigurenek itzuli ditu txineratik 30 poema horiek, Joxerra Seneperenak musika jarri dio poema bakoitzari, eta irudiak Jose Luis Zumetarenak dira. Opari gisa erabiltzekoa dirudien liburu horrek 30 euro balio du, eta astelehenean iritsiko dira saltokietara, Joseba Urretabizkaia ari baita banan-banan Tolosako inprimategian liburuok egiten. Argitaletxea ere berria da, Gaztelupeko Hotsak diskoetxea baita Paper Hotsak liburu bilduma abian jarri duena.

Liburuak barruan daraman diskoaz mintzatu zen Joxerra Senperena. «Ez naiz ni pianoarekin bakarrik musika egitearen aldekoa, baina horrela atera dira gauzak. Rafa Egigu-renek eman zizkidan poemak irakurri ahala sortu ziren egin ditudan 30 pieza laburrak. Poemak irakurriz entzutekoak dira, beraz. Poema horien atzean taoismoa dago. Sinpleak dira, laburrak eta argiak, baina aldi berean sakonak», esan zuen musikariak.

Urtebetez Txinan txinera ikasten aritu, eta geroztik hizkuntza horrekin harreman estuan bizi da Rafa Egiguren.

«Txinako lurraldeek bat egin zuten VII. mendearen hasieran, eta Tang dinastia igo zen agintera. Erresumari garai oparoa ekarri zion, eta jakintzak ez ezik, ederzaletasunak ere gora egin zuen. Garai hartan erresumako funtzionario izateko azterketa batzuk jarri zituen abian, eta olerkigintzan trebatu ezean, ezin zuten 'mandari dotore" titulua atera. Ondorioz, olerkiak gora egin zuen, kalean ezarri zen eta herritarrek buruz ikasten zituzten. Garai horretakoak dira itzuli ditugun poemak», esan zuen Egigurenek. Poemok zuzenean itzuli ditu txineratik hernaniarrak.

Jose Luis Zumetak liburuaren diseinua eta barruko irudiak egin ditu.


MANDARIN DOTORE





Concerts


Newspaper library


ARTISTS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du