EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Komentarioa
Mamba Beat
Komentarioa


Profeta guztiak ados dira: garai berriak datoz. Rockaren urte luzeetako nagusitasuna kolokan da, ondorio berehalakoak dituen birus kutsagarri bat astiro baina gero eta indar handiagoz hedatzen ari baita Euskal Herrian zehar, eta haren aurkako antidotorik ez da ezagutzen oraingoz. Hala ere, ez dadila alarma piztu, arriskurik ez baitu, aitzitik, guztiz osasungarria da eta horregatik dago hain sustraitua beste lurralde batzuetan. Denbora kontua zen gurera ere iristea. Ez du sorleku finkorik, Kuban, Brasilen, Jamaikan, Afrikan edota AEBetan aurkitu dira haren aztarnak, baina dena dela jatorria, eragin bera du harekin kontaktuan jarri orduko: dantza egiteko gogo itzuriezina pizten du kutsatuengan.
Birusaren hedatzaile sutsu eta bikain ugari agertu dira gure bazterretan, horietako azkena Bilbon. Afrikako suge pozointsu baten izena du eta 2006. urteaz geroztik ari da hurbiltzen zaion oro dantza makina bihurtzen. Eginkizun horretarako elkartu baitira ibilbide luzeko musikariak Mamba Beat taldean. Lau kidek osatzen dute taldearen oinarria: Rafa Aceves (teklatuak; Txuma Murugarrenekin eta Peace Monkeys taldean aritutakoa), Mikel Piris (flauta, saxofoia, ahotsa eta sanplerrak; The Cherry Boppers, Doctor Deseo), Miguel Comas kubatarra (baxua, programazioak eta sanplerrak; Soul Business) eta Igor Imaz (bateria, perkusioak; Lovercraft). Gau batzuetan zabaldu egiten da taldea eta Mamba Beat Dream Orchestra bihurtzen da, beste bi kiderekin: Kathy Owen abeslari jamaikarra eta Gari Badiola (tronboia; Ke no Falte, Ska-P). Horrez gain, Elektrohousefunk Jaia izeneko festak antolatzen ditu disko jartzaileekin, dantzariekin eta irudi proiekzioekin.
Dantzaren pozoia zuzeneko emanaldietan barreiatzen hasi ondoren, Mamba Beaten hurrengo hozkada disko bidez iritsi da. Estraineko lan honetan ordenagailuz sorturiko oinarri elektronikoak hartu ditu Mamba Beatek bere soinuaren ardatz nagusi, eta hainbat estiloren osagaiak eta fraseoak erantsi dizkie (house, funk, salsa, latin, jazz, afro beat...), entzulea dantzan jartzeko ez ezik haren gogoa bahitzeko gaitasuna duen doinu nahasketa bero, eraginkor eta oso landua gauzatzeko. Kantuaren arabera eta etxetik atera gabe, dantzalekuko pistaren jabe dela sinetsiko du entzuleak (Your coreo), Harlemgo blaxpoitation-en garaiko ghettoan bizi dela irudituko zaio (Fuckoff police) eta bertatik bertara sentituko ditu Maceo Parker gisako baten funk oldarraldien ufadak (Big Band), The Communardsen itzala sumatuko du (New times), Berlingo klub cool-enak bisitatuko ditu (Nomadak, Plastic mambo), oihanaren arriskua usainduko du (The lion and the masai) edota erritmo primitiboek sortutako trance-an murgilduko da (Harembe).
Diskoaren ekoizpen prozesu osoa bere gain hartu du taldeak, bere entsegu lokaleko estudioan grabatu du eta arreta berezia jarri du nahasketen lan konplexu eta korapilatsua egoki biribiltzen, kantuen egiturek haiekin duten lotura zuzena dela medio.
Wagon Cookin', Ortophonk, The Cherry Boppers, Javi Pez Orquesta, Makala... Dantzarako musika proposamenak beren lekua hartzen ari dira Euskal Herrian, eta Mamba Beatek bere hondar alea ipini nahi du eszena horren finkatzean. Jendeak une hori eskatzen duela uste du, dantza eta gozamena. Erromeria-dance kontzeptua berreskuratu beharko litzateke, jendeak desmadratzeko gogo itzela dauka.


MAMBA BEAT





Concerts





Mamba Beat | Mamba beat|CD


Komentarioa


ARTISTS
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du