EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Ehun aldiz agur
hemeroteka2
Ehun aldiz agur


KrITIKa MUSIK karidadeko benta

joseba martin Berria 2007-09-07

Akabo, amaitu da, Karidadeko Benta itxi dute, berrehun bat aldiz zabaldu ondoren. Zumaiako (eta Soraluzeko) lagunek ostalaritza uztea erabaki dute. Eta leku ezin hobea topatu zuten (ehun aldiz) agur esateko: aurtengo Getxo Folk jaialdiaren lehenbiziko kontzertua. Erantzun galanta jaso zuten gipuzkoarrek: aulki guztiak beteta eta inguruan zaleak dozenaka. Zazpi lagunek une gozoenean utzi gaituzte: kantu ederrenak, A menperatua, kideak erlaxatuta eta uneoro gozatuz, Aranen dantza bitxiak, musikari guztien maisutasuna eta elkar ulertzea...

Ekitaldi berezia izan zen. Hasierako kantu berrian, Jon Manzisidorren arabiar lautearen lehenengo akordeez, Jon Maia jendearen artean agertu zen, zapia eta belarritako pirataz, mikroa eskutan, gailetak zabaltzen zituen bitartean. Jendearen artean Inaxio Tolosaren tronpeta ere.

San Quirico lan berrian aritu ziren gehien batean, erritmoak batetik bestera aldatuz, orain pasodoblea, gero aire balkanikoak edo juduen klezmer leloak edota flamenkoa, latinoa edo brasildar erritmoak ahaztu gabe. Agur alaia izan zen, batez ere azkeneko txanpan, entzuleak zutitu eta txaloka hasi zirenean. Jaia bai, baina borroka (edo), Belaunaldia-n kantatzen duten moduan, sofaren ozeanoaren profundidadean ahaztuta geratu da. Lehengo munduaren azkena iragartzen dute Bentakoek eta egia da, lehen pasodoblea (Hauxe duzue Larrosa beltza, Euskadi Gaztean entzungo ez duzuena, zioen Maiak); orain, berriz, regetona. Eta agur honekin beste gauza batzuen amaiera ere ikusten dugu: bidegurutzeko musikak, bertoko eta kanpoko kulturen besarkada, begirunea. Ia 20 kantu egin zuten, grabatu gabeko pare bat barne (hasierakoa, Getxon bertan aurkezteko eginda, eta C'est la vie latino kutsagarria), laneko sei urteak laburtzeko. Eta ez dute bide errazera jo, hau da, hiru diskoen kantu onenak ekarri eta kitto. Ez, berriena, San Quirico, aurkeztu digute, ia kantu guztiak (Herri galdua, Larrosa beltza, Xoxua -aupa Laboa-, Itsasontzi baten -ez da Kaxianorena-, Atea itxi dut -terrentaren kontrakoa-, Mik mak -Ameriketako natiboak-, Ba al da bizitzarik hor -Europa garbia eta distiratsua, baina hila-...), noizean behin zaharrenak gogoratu zituztelarik (Heldu gerritik, Libre, Amore edo agurreko Karidadeko Benta).

Jai alaia izan zen azken finez: Jon Maiak dozenaka disko sinatu behar izan zuen, Xarrak, disketxeko arduradunak, xanpainarekin itxoin egiten zuen bitartean. Ehun aldiz agur, bai, baina seguru asko gero arte proiektu berri batez, San Felicisimo lekuko, ilaunezko ahuntz biren artean.

Lekua: Getxoko Santa Eugenia plaza. Eguna: Irailak 5. Jende kopurua: 800 lagun. Iraupena: ordu eta erdi.


KARIDADEKO BENTA





Concerts


Newpaper library


Photos


Hemeroteka 2


Website


ARTISTS
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Basque Country) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du