EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Bertsoak eta doinu bitxiak
Hemeroteka
Bertsoak eta doinu bitxiak




Karidadeko Benta. Hori da duela bi urte Jon Maiak sortu zuen taldearen izena. Nondik izen hori? Bidegurutze batean zegoen benta zaharra zen Karidadeko Benta.Bertan,inguruko bertsolari ospetsuenak elkartzen ziren Dionisos jainkoaren inguruan. Bertsoz eta sagardoz gainezka amaitzen zuten eguna benta horretan.

Jon Maiari bertso emanaldi baterako egin zioten proposamen batean du sorrera abiapuntua taldeak.Izan ere,bertso batzuk musikatzeko eskatu zioten. Maiak lagun batzuengana jo eta lan «ezberdin» bat egitea hitzartu zuten, perkusioa eta bertsoak uztartuz. Bertsoak eta perkusio hutsa elkarren eskutik hartuta sekula eztzun gabekoa zen, eta oso doinu berriak atera ziren. Ildo horretatik jarraitu zuten eta taldea handituz joan zen, bakoitzak bere ekarpenak eginez, betiere, oinarrian bertsoari eutsiz. Egun, Karidadeko Benta sei lagunek osatzen dute:perkusioan Imanol Manterolak; haize instrumentuan, klarinetean, tronpetan eta saxofoian Inaxio Tolosak; baxuan eta lauda arabiarrean –gitarra arabiar moduko bat– Jon Manzisidorrek; helikoian –tronboiaren familian handiena– eta biolinean Donentx Uzinek; eta ahotsetan, Jon Maia eta Arantxa Santamariak.Inongo helbururik gabe jaio zen talde honek disko bat kaleratu berri du Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Diskoak taldearen izen bera du.«Ez ginen jaio diskoak egiteko helburuz,ez emanaldiak emateko, baina jendea deika hasi zitzaigun eta bi urtean emanaldi dexente egin ditugu»,Jon Maia bertsolariak azaldu duenez.

Bertsoa du oinarrian, eta musika eraginak hamaika.Letrak bertsoak dira eta doinuak, denetarik: Marokoko doinu herrikoiak, Irangoak Lapurdiko kopla batzuei egokituta, bolero, tango eta txa-txa-txa modukoak, flamenkoaren eragina eta «jostailuzko reagge»a, besteak beste. «‘Moduko’ esaten dut estilo horien antzekoak direlako, baina horiek izatera iritsi gabe», argitu du Maiak. Oso instrumentu bereziak erabiltzen dituzte, ez dute bateriarik, ez gitarrik ere,likoia,klarinetea,baxua eta perkusioa baizik. Hori dela eta, emaitza oso berezia lortzen du Karidadeko Bentak. Balkanetako fanfarreen eragina dariela esan diete, eta Feliniren pelikuletako musikarena ere bai.Taldekideek, berriz,kalean ahuntzarekin ibiltzen diren ijitu familiek egiten duten musika dute erreferentzia beren musika nolakoa den azaltzeko orduan. «Lehen kioskoetan jotzen zuten orkestratxo bat bezalakoa da. Ez du estilo bereizgarririk, berria da», Jon Maiaren azalpenetan. «Harrigarria» izan daiteke Karidadeko Bentak egiten duen musika definitzeko adjetiboa. Ez dago, momentuz, genero baten barruan sailkatzerik, baina giro berezia sortzea lortzen dute. «Euskal Herrian egiten ez den zer- bait egiten dugu eta euskaraz sortzen ez den zerbait»,gaineratu du Jon Maiak.

«Zuzenekoa diskotik oso ezberdina da. Zuzenekoa ‘ganberroagoa’ da,komunikazio handia dago gu eta entzuleen artean. Leku txikietan jotzea gustatzen zaigu,eta jendearekin asko hitz egiten dugu. Kantu bakoitza istoriotxo bat da», adierazi du. Jon Maiak, kontzertuetan, inprobisatu egiten du kantu batzuetan, bertsotan ariko bailitzan: «Jende artean ibiltzen naiz. Ez dira zuzeneko emanaldi konbentzionalak. Bat-batekotasunaren faktorea oso garrantzitsua da eta komunikazioa handia da.Jendea ez dago horretara ohituta».

Bertsolariaren esanetan, «egiten dugun musika berria da,baina ez arraroa».Instrumentu tradizionaletan eta bertsoetan oinarritu dira,beraz,ez da arraro egiten,baina nahasketak emaitza berria lortu du.

Taldekideak arlo ezberdinetatik datoz. Inaxio Tolosa aktore, antzerkigile eta zuzendaria da;Arantxa Santamaria margolaria da eta arte plastikoetan aditua; Jon Manzisidor arte plastikoetan eta komikigintzan aritutakoa da;Jon Maia bertsolaritzan; Imanol Manterola rock mundutik dator eta Donentx Uzin ere artista da.Eszenatokian eta kantuetan nabaritzen omen dira eragin horiek,Maiaren ustetan. Laster ikusiko dugu, beraz, Karidadeko Benta eszenatokietan guztion harridura eragiten.


Argazkiak:
Marisol Ramirez/Argazki Press
Monica del Valle/Argazki Press


KARIDADEKO BENTA





Concerts


Newpaper library


Photos


Hemeroteka 2


Website


ARTISTS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du