Karelean taldeak 1. diskoa aurkeztuko du gaur
2008/02/28 Gaztea
Gaztearen XVI. Maketa Lehiaketaren talde irabazleak Donostiako Alda Zaharreko liburutegiko sotoan egingo du aurkezpena 12:00etan.
Karelean talde urolarrak 56. gelatik izeneko estraineko diskoa kaleratu du aste honetan eta gaur eguerdian egingo dute aurkezpen-ekitaldia, Donostiako Alde Zaharreko liburutegian.
Karelean taldean LinTonTaun taldean aritutako hiru musikari, Aitor Korta (Ttakunpa) eta Olatz Prat jazz eta folk munduan ibilitako kantari azpeitiarra elkartu dira.
2006an Gaztearen XVI. Maketa Lehiaketan Epaimahaiaren Saria eskuratu zuen taldeak eta, maketa bat argitaratu ondoren, euren lehen disko luzearekin datoz. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin aterako dute lana.
Boskoteak, ikuspegi ireki batetik, aurreiritzirik gabe landutako rocka egiten du. Taldearen errepertorioan lekua dute bossanovak, musika elektronikoak, poesia errezitatuek edota aire flamenko eta arabiarrek, besteak beste.
|