EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Komentarioa
Ai Ene
Komentarioa


Bizkaiko triki-popa

Trikitiaren hots-mundua da Euskal Herriko musika herrikoiarekin hobekien eta azkarren lotzen dena, eta oso antzinera garamatzan sustraiak daude hartan, koplak, albokaren triki-trikia eta panderoa, Arratia bezalako haranetan orain gutxi arte ezagutu zuten telurikoa. Mendearen aldaketak deabruaren hauspoak eta erritmoak ekarri zituen, baita soinujoleek egokitzeko dudarik egin ez zuten dantza lotua ere, foxak, baltsak nahiz pasodobleak izan, aretoetako modak gainditu egiten baitzituen herria eta bertakoak.

Horrexegatik, hain zuzen ere, ez da harritzekoa popa eta rocka, reaggea, saltsa, cajun eta tex-mex bezalako musika exotikoak bere egin zituzten trikitilarien bandak aski berandu osatu izana, denbora kontua zen, eta erronkari nagusiki Gipuzkoan heldu bazioten ere -hortxe daude Tapia eta Leturiaren lan aitzindariak, eta berehala etorriko ziren Imuntzo eta Beloki, Maixa ta Itziar, Alaitz eta Maider, Etzakit eta Kontrairo (arabakarrak azken hauek)-, halako jarraipena izan du mendebaldean Ene Bada! taldearekin, Durangotik datorren boskotea, erromerien opilaren banaketan parte hartzeko prest...baina ez da dena hori.

Taldea arduratzen da lanean aurkezten diren letra eta musika guztiak prestatzeaz, diskoaren lehen eta azken gaietako koplak izan ezik, Amurizarenak baitira horiek. Hasiera eta amaiera tradizionalari aurre eginez, beste zortzi gaiak zuzenean abiatzen dira zangoetara taldeak praktikatzen duen triki poparen bidez. Neska biek, Eneritzek eta Edurtzetak, beren ahotsa jartzen dute Euskal Herrian Euskaraz bezalako gaietan, mugaldeko countryaren ukitu bat ematen diote, eskusoinua guztiz berezko agertzen den pieza horietako bat da. Jnaxio, Makal eta Aitor gazteak, aitzitik, hantxe doaz gitarra eta erritmoarekin, eta Araka Barrakaraino joaten dira, koarteleko giroa ezin eraman daitekeela norbera zeharo itsu jarri arren. Reggae moldeko hasiera faltsuak bide egiten dio "Kartzela Kaiola" gaiari, orpoei itsasten zaien errepika aurkezten duen gaiari; beste horrenbeste gertatzen da Guda Danborrak gaian gitarrak egiten duenarekin, Afrikako kontinentera baikaramatza bidaian. Ondoren Damuari egiten diote sarrera dantza lotuan hasteko eta geroago, rapari ekiten diote taldea izendatzeko ustekabeko Ene Bada! oihuko gaia aurkezteko. Kalean dute beren lehen lana, grabazio bapatekoa eta bizia.


ENE BADA





Concerts


Photos


ARTISTS
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Basque Country) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du