EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Bare esandako hitz eta doinuak
Hemeroteka
Bare esandako hitz eta doinuak


Bide Ertzean taldeak hiru saiotan grabatu du Esan bare diskoa, pop estatubatuarraren eta ingelesaren eraginpean landutako lana

MIKEL LIZARRALDE - DONOSTIA

Lasaitasun giroan ondu du Bide Ertzean taldeak lan berria, bere ibilbideko bosgarrena. Horregatik, hain zuzen ere, jarri dio Tolosako taldeak Esan bare (Gaztelupeko Hotsak) izenburua. «Diskoaren sortze prozesua nolakoa izan den adierazten du, eta, era berean, diskoak ere baretasun giro hori islatzen du», azaldu du Joni Ubeda taldeko kideak.

Izan ere, aurreko lanak ez bezala, denbora tarte luzean grabatu du Bide Ertzean-ek Esan bare. Urtarrilean grabatu zituzten lau abesti, apirilean beste lau, eta uztailean gainerako hirurak. Guztiak Andoaingo Garate estudioan grabatu zituzten taldearen ohiko kolaboratzaile batekin, Kaki Arkarazorekin. Imanol Ubedaren arabera, «grabatzeko modua ezberdina izan da guretzat. Horrek prozesua luzatu du, baina emaitzean ere islatzen da lan egiteko modu hori». Taldeko gitarristaren arabera, «erditze ona izan duen haurdunaldia» izan da diskoaren grabazio prozesua. «Lan egiteko modu zehatzagoa da, eta kantu bakoitzari denbora tarte handiagoa eskaini ahal izan diogu».Deabruak Teilatuetan taldeko bi kideren proiektu gisa sortu bazen ere, Bide Ertzean-ek diskografia sendoa osatu du 1998tik gaur arte; betiere, pop-rockean eta melodia argitsuetan oinarrituta. Hasiera batean Imanol eta Joni Ubeda anaiek Karlos Aranzegi bateria jotzailearekin sortutako taldeari Fran Iturbe gitarrista gehitu zitzaion orain dela urte batzuk, eta Maite out lana grabatu zutenetik (2002), Joserra Senperena pianista aritzen da beraiekin. «Elkar ondo ezagutzearen ondorioz», lan egiteko modu bat finkatu dutela eta hori disko honetan nabaritzen dela dio Joni Ubedak: «Imanolek egin ditu doinuak, eta ondoren Karlosek eta biok talde dinamika batekin landu egin ditugu. Segidan, Franek Iruñean duen lokalean atondu egin ditugu kantuok, eta azkeneko saioetan Joserra Senperena gehitu zaigu. Nahiko ezarrita daukagu lan egiteko modua».Halaber, lan egiteko modu horrek bi urtean behin elkartzeko aitzakia ematen diela aitortu du Imanol Ubedak; «ez bakarrik musikariak, baizik eta 98tik gurekin egon den jende guztia: Gaztelupekoak, Garbiñe Ubeda diseinatzailea, Baxi argazkilaria...».

Maite out diskoan AEBetako sustraidun rockaren eragina utzi zuen agerian Bide Ertzean-ek, eta Esan bare lanean bide horretan sakondu dute, jatorri ingeleseko pop-rock doinuak albo batera utzi gabe. «Pop britainiarraren edota estatubatuarraren unibertsoan sar daitekeen taldea da Bide Ertzean, eta jotzen edota kantuak sortzen ari garen heinean, baten edo bestearen eragina azaleratzen dugu», esan du Joni Ubedak.

Otamendi, Ibarguren eta Uriberen hitzak

Bide Ertzean (98) bost kantuko disko laburrarekin estreinatu zenetik, Bide Ertzean-ek sarritan erakutsi du taldekideen literatur zaletasuna. Zure minari diskoa Jose Luis Otamendiren poemekin osatu zuten, eta lan guztietan musikatu dituzte zenbait euskal idazleren hitzak. Esan bare ez da salbuespena. Iritsi dira notiziak, Zerotik hasi eta Zuhaitzen denbora Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik liburutik hartuak daude, Konplotean dihardut poemaren egilea Otamendi da eta Hotel Bel-Air, berriz, Mikel Ibargurenen Deserriko karrikak liburuan atera zen. Gainerako hitzak, berriz, Imanolek idatzi ditu. «Hasieratik estilo ezaugarri batzuk izan ditugu, eta idazleak ere horien arabera aukeratzen ditugu». Hitzetan ingurunea nola ikusten duten kontatzen dutela esan du Imanol Ubedak: «Eta baita gure burua nola ikusten dugun ere». Nolanahi ere, Bide Ertzean ez da, Ubedaren ustez, leloei lotutako talde bat: «Irudiekin eta metaforekin jolasten dugu eta entzule bakoitzak bere irakurketa egin dezake».

Azaroan eta abenduan diskoa aurkeztuko dute: azaroaren 5ean Durangoko Kafe Antzokian, azaroaren 12an Donostian, azaroaren 17an Iruñean, azaroaren 26an Ondarroan, abenduaren 2an Bilbon, abenduaren 3an Andoainen eta abenduaren 15ean Leioan.


BIDE ERTZEAN





Concerts


Biography


Photos


Newspaper Library


Hemeroteka 2


Website


ARTISTS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du