EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Oroimena, hitz eta doinu
Hemeroteka 2
Oroimena, hitz eta doinu


Berria

Kritika MIKEL LIZARRALDE

Asteazken buruzuri eta haizetsuan jende kopuru polit bat elkartzea lortu zuen Bide Ertzeanek asteazkenean Donostian. Non dira zuten aurkezteko, 36ko gerrak utzitako sufrimenduaren lekukotza zuzena eskaintzen duen diskoa, baina aurkezpen hutsaren gainetik bazituen kontzertuak berezi egiteko hainbat elementu; hala nola, etxetik gertu egiten zuten lehenengo kontzertua izatea eta gonbidatuen parte hartzea (Gorka Urbizu eta Mikel Erentxun). Eta taldea onik atera zen; sendotasun handia erakutsita, nahiz eta Fran Iturbe gitarristak ez zuen jo. Haren lekua Imanol Goikoetxeak bete zuen, ondo bete ere.

Esku artean disko berezi bat duten jakitun dira Imanol eta Joni Ubeda nahiz Karlos Aranzegi. Pop eta folk melodien atzean istorio ugari -gehienak mingotsak- gordetzen dira, eta Imanolek esfortzua egiten du zuzenean kantu bakoitza bere testuinguruan kokatzeko. Nola sortu zen eta zer esaten duen azaltzeko. Eta eskertzen da. Gai jakin batean oinarritutako emanaldiak ezin duelako izan kantu zerrenda huts bat.

Manuel Goenagak kontatutakoa-rekin hasi zuten kontzertua, eta berehala ikusi zen taldeari askotan lotzen zaion akustikotasunak beste forma batzuk hartzen dituela zuzenean. Elektrikoagoak eta indartsuagoak. Joserra Senperenaren parte hartzeak ņabarduraz janzten du taldearen soinua, eta taldeak berak eskertzen du. Sendotasuna eta batasuna erakutsi zituen, behinik behinik, Donostiako emanaldian. Azken diskoko kantu ugari entzun ziren: Gau ilunean ederra-La Buena Vidarena ematen du hasieran-, Bai berriro, Gazte ziren, aske ziren, Haien bihotzen taupadak gara, Les dones del 36 hunkigarria emakume katalanei eskainia eta Ez dut atzera egingo pop melodia perfektua Urbizuren laguntzarekin. Zaharrak ere berreskuratu zituzten; Lilian -Erentxun animatu batekin-, Zerotik hasi eta Hotel Bel-Air, Mikel Ibargurenen hitzekin idatzitako pieza magikoa, besteak beste.

Bide Ertzeanen aurretik, Mikel Aranzabal gazteak bere lehenengo diskoa izango denaren kantuak eskaini zituen gitarra hutsarekin. Oraindik inozentzia nabaritzen zaio zenbait unetan, baina baita herabetasun eza ere, eta ordu erdi eskasean formatu akustikoko kantu sorta polita eskaini zuen. Popetik eta folketik edanez baina rockaren indarra ere baliatuz.

Lekua: Donostiako Gazteszena aretoa Eguna: Azaroak 15


BIDE ERTZEAN





Concerts


Biography


Photos


Newspaper Library


Hemeroteka 2


Website


ARTISTS
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Basque Country) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du