EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Oroimenak ez du atseden hartzen, kantak ere ez
Hemeroteka 2
Oroimenak ez du atseden hartzen, kantak ere ez


Bide Ertzean taldeak 36ko gerran oinarritutako disko bat kaleratu du

Aitona eta birraitona gerran galdu zituzten, eta horrek markatu zuen Imanol eta Joni Ubeda musikarien familia. Orain, bikoteak senideen memoria baita hainbeste fusilatu eta desagertutakoren gogorapena ere berreskuratu nahi izan du. Eta haiek dakiten bezala egiten dute, musikaren bidez. Non dira disko ederra eta berezia atzo aurkeztu zuten Bilbon.

BILBO

Non dira (Gaztelupeko Hotsak) Bide Ertzean taldearen seigarren diskoa da. Horretan, Jon eta Imanol Ubeda anaiek ­Karlos Aranzegi bateria-jotzailearekin, Fran Iturbe gitarra-jotzailearekin eta Joserra Senperena pianistarekin batera­ gaikako lan bat egin dute. 36ko gerran dago oinarrituta, eta, hala, memoria berreskuratu nahi dute.
Duela bi urte hasi ginen gerraz kezkatzen. Etxean badauzkagu eraildakoak eta desagertutakoak, baina inoiz ez digute gehiegi kontatu. Duela bi urte, ordea, gaiari heldu genion. Ez zen erraza; inork ez du nahi izaten sufrimendua konpartitu, esan zuen atzo Imanol Ubedak. Etxean garai hartan gertatu zena ulertu zutenean, beste istorio batzuei buruz informazioa bilatzen hasi ziren. Gerra eta gerra ondokoa oso gogorrak izan ziren alargunentzat eta umeentzat. Disko hau ez da autobiografikoa, nahiz eta gure familian gertatutakoa abiapuntua izan. Oso istorio ederrak eta gogorrak topatu ditugu, eta haiei kantatu nahi izan diegu, esan zuen. Lan horretan, adibidez, badago Trece rosas rojas izeneko kanta bat, Madrilen fusilatu zituzten hamahiru emakume gazteri omenaldia, edo Les Dones del 36, Kataluniako elkarteari eskainitako beste bat. Baita Manuel Goenagak kontatutakoa izenburukoa ere.

Bai musika, bai hitz guztiak propioak dira. Testuak garrantzi handia du eta horregatik nahiko kantu biluziak dira, azaldu zuen Joni Ubedak. Abestiak jantzi ditugu, baina oso parafernalia gutxirekin. Oso oinarriko kantuak dira eta nik esango nuke, pop-a eginez, folk mundura hurbildu garela.

Istorioek berek eragin dute soinu aldaketa. 36ko kontaketa bati ezin zaio gaur egungo soinua ipini, aipatu zuen Jonik. Konposatzeko era, gainera, ezberdina izan da oraingoan. Hirurok parte hartzeaz gain, Joserra Senperena egon da gurekin, eta horrek, nahi gabe, beste leku batera eraman gaitu. Minimalismora joan gara, oinarrietara bueltatu. Garate estudio- etan grabatu zuten diskoa, oso modu intimoan. Bi kolaborazio izan dituzte: Berri Txarretako Gorka Urbizu eta Quique Gonzalez kantari madrildarra. Azken horrek atsegina handiz hartu zuen proposamena, baina baldintza bat jarri zuen: euskaraz abestu behar zuela.

Diskoan aipatzen den bezala, oroimenak ez du atseden hartzen. Kantak ere ez.


BIDE ERTZEAN





Concerts


Biography


Photos


Newspaper Library


Hemeroteka 2


Website


ARTISTS
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Basque Country) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du