EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 MUNDURAKO ATEAK : disko borobila
Hemeroteka
MUNDURAKO ATEAK : disko borobila


Herriko Burdina Euskal Herriko eszena metalikoari dagokion ataria den aldetik, bertan tokia dute Heavy metal generotik eratorri izan diren hamaika azpi-estilo ezberdinek. Alabaina, ezin da ahaztu korronte oparo honen oinarrian 60.hamarkadan sortutako hard-rocka dagoela; eta mugimendu musikal hura, hain justu, blues&rock-aren oinordeko zuzena izan zela. Horregatik, egoki deritzogu tarteka sustraietara jotzea eta metal doinuen aurrekari ezberdinak lantzen dituzten taldeei so egitea.

Arima Beltza dugu (Elgoibar, 1997) blues-rock euskaldunaren adierazgarri nagusia. Hasiera-hasieratik euskaraz abestutako blues doinuen aldeko apustua egin zuten musikari batzuen aurrean gaude. Hala, taldearen eraginen artean Led Zeppelin, Allman Brothers edo Lynyrd Skynyrd bezalako taldeak alde batetik, eta Rory Gallagher, John Lee Hooker edo John Mayall bezalako bluesmen ezberdinen erreferentzia esanguratsuak aurki ditzakegu.

Gipuzkoar hauen estreinako lana 6 abestiz osatutako Arima Beltza (2000) EPa izan zen; blues soinu primitiboena zuen diskoa. Bigarren erasoa Blues sustraia lan luzeak sinatu zuen. Blues sentimenduari uko egin gabe, baina rock doinuen presentzia handituz zihoalarik. Iragan berri den 2005.urtean Mundurako ateak izeneko hirugarren erreferentzia argitaratu dute. Gurru-ren ahots pertsonala, Joseba Hippy-ren aho-soinua eta Badiolaren solo ezberdinak ardatz hartuta, orain arteko lanik hard-rockeroena.

Aipatu bilakaera horren lekuko Mundurako Ateak edo Txakur Gosetia bezalako abestiak aurkituko ditugu, iraganean baino riff rockero eta gogorragoek eraikiak. Bluesa eta hard-heavyaren arteko mugan jolasean Desirak eta Gezurrak eta Bizitzaren Trapezista topa genitzake, feeling berezia darien estribillo banarekin. Joan Da eta Non Zaude? pieza pausatuagoak dira, taldearen berezko kutsu bluesya nabarmenago azaleratuko dutenak. Eta oro har, bada, taberna zuloan edo autoan gustura asko entzuten diren Irrien Leihoa, Gaueko Txanda eta Jaixa bezalako konposizioez osatutako plastikoa da hauxe; sentimendua eta energia barra-barra helaraziz, askatasunari, bizitzari edota amodioari abesten dioten kantu multzoa.

Bere garaian Arima beltzak apustu sendoa egin zuen: txiki-txikitatik barneratutako blues&rock eragin ezberdinak hartu, eta beraien ama hizkuntzarekin uztartuko zituen musika sortzea. Eta ez zen hura, ez jauna, erronka makala. Gaur egun, “Mundurako ateak” bezalako lan bat kalean dutela, jokaldi hark oso fruitu azpimarragarriak ematen ari dizkiela esan daiteke. Izan ere, ondo gauzatutako ekoizpen bat eskaintza zintzo baten eskutik helduta doanean, ez da kasualitate hutsa Mundurako Ateak bezalako disko borobil batek argia ikustea.

Unai Santos Amarika (8/10)
HERRIKO BURDINA


ARIMA BELTZA





Concerts


Ibilbidea


Photos


Argazkiak 2


Newspaper library


Website


ARTISTS
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du