EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Arean Bizkaiko taldeak soinu berriak agertzen ditu lehenengo diskoan.
Hemeroteka
Arean Bizkaiko taldeak soinu berriak agertzen ditu lehenengo diskoan.


Borja Estankonak (gitarra eta ahotsa), Koldo de Miguelek (bateria) eta Iñaki Garridok (baxua) osatzen dute Arean taldea. Musikak elkartu zituen orain dela zortzi urte, eta ordutik hona hainbat egitasmotan ibili dira elkarrekin. Orain, lehenengo diskoa atera dute, eta bertan, musikaren jatorrizko magia bere egituran dagoela erakutsi nahi dute.

BILBO

Iniezione izena zutela hasi ziren, orain dela urte batzuk, Arratia eta Hego Uribe Bizkaiko eskualdeetako hiru musikariak. Garai hartan ezarri zituzten gaurko Arean taldearen oinarriak. Gero, Koldo Londresera joan zen bizitzera. Bueltatu zenerako, Borjak abesti multzo bat konposatua zuen. Eta disko bat egiten hasi ziren.
Gasteizen grabatu zuten, zuzenean, eta Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu du. Bateria, baxua, gitarra eta ahotsa; funtsezko lau elementuon biluztasuna aldarrikatzen du “Arean” diskoak. Musikaren jatorrizko magia bere egituran dagoela gogorarazten digu lan horrek, eta ez efektukerietan. «Denetatik entzuten dugu, baina irakasle zuzenak rocketik datoz. Gurea, izatez, rock jarrera bat da ­azaldu zuen Estankonak­. Ez dago halako depurazio neurotikorik, eta hori ere jarrera bat da. Gero eta rock zaleagoak gara, alde horretatik».

Rockerantz doaz, beraz, beste eremu batzuetatik. «Koldo Londresen egon zenean, nik egin nituen abestiak, nire kabuz; horregatik, kanta hauek intimismo puntu bat dute», argitu zuen kantari eta gitarra-jotzaileak.

Iniezione zirenean, musika instrumentala soilik egiten zuten. Orain, berriz, kantu guztiek dute hitza. «Lehen, asko kostatzen zitzaidan idaztea, eta oraindik ere ez zait naturalegia egiten. Kantak konposatzen ditugu lehenengo, eta hortik, hitzak bilatzen ditugu, ozentasuna bilatzen», esan zuen. Dena den, hitzei begiratuz gero, askotan mezu bat aurkituko du entzuleak. «Askatzea edo gozatzea aldarrikatzen dute abes- tiek. Eta hori lortu nahi dugu musikarekin: gero eta gehiago askatu, gero eta gehiago beldurrak alde batera utzi, gero eta gehiago gozatu», azaldu dute. Horregatik, hitz «abstraktuak» iruditu arren, mezuak «nahiko soilak» direla ohartarazi dute.

Borja Estankonak anaia Igorren testuei musika jartzeko zailtasunak dituela jakinarazi zuen. «Grabatu genuen abesti bat, baina ez genuen diskoan sartu intimistegia iruditzen zitzaigulako. Zaila egiten zait hitzei musika jartzea. Gurean, hitzak daude musikaren zerbitzura», adierazi zuen.


AREAN





Concerts


Biography


Photos


Hemeroteca


ARTISTS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Basque Country) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du