EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTS

NEWS

CONCERTS

ENGAGEMENTS

RECORD LABEL

SHOP


Errabal (Jazz)

Blues

Literature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Subscribe to the bulletin


 Haize berritzaileak
Hemeroteka
Haize berritzaileak


Iturri anitzetatik edan eta biluztasuna aldarrikatzen duen hirukote euskaldun batetik horrelako zerbait sortu liteke bakarrik. Zaratamo herrian dute entsegu lokala, naturaren erdian galduta, hortaz, are ulergarriagoa egiten da hori. bokazio artistikoa duen musika lantzen dute Borja Estankona (gitarra eta ahotsa), Koldo de Miguel (bateria) eta Iņaki Garrido (baxua) bizkaitarrek.

**Definitzeko nahikoa zaila da Areanen musika…**

Guk rock deitzen diogu, zentzu zabalean. Ez dugu adibidez post-rock esaten, hori ixteko modu bat bihurtu delako, gaurkotasunaren promesa harroegia. Gainera, gero eta konbentzituago gaude rock hitzarekin. Izen hau mundu askotara zabalik mantendu da urteetan zehar; denok dakigu izen honekin gauza desberdin asko daudela eta entzutean dagoela gakoa. Zertarako arduratu horrenbeste izenen zerrenda handitzen? Ez da, behintzat, gure ardura.

Oker ez banago, hiru taldekideok beste proiektu batean ibiliak zarete.

Bai, guk hirurok lau urte baino gehiago pasa genituen izenik gabe eta kontzerturik eskaini gabe. Giro instrumentalak jorratzen genituen horrela sortu zelako, beste barik. Kasu honetan ez genuen bitarteko hori, ez geneukan mikrorik. Agian instrumentuen espresibitatea lehen mailan jartzen dugu, eta garai horretan horretaz arduratu ginen: elkar ezagutza, instrumentu bakoitzak zein paper beteko lukeen gure izaeraren arabera. Iniezione deitu genion horri, kontzertu pare bat eskaini genituen. Geroago hitzak sartu genituen, eta beste garai bat zetorrela ikusita Arean jarri genion.

**Arean: izen bitxia bada behintzat… **

Ez dauka hondartzako harearekin zerikusirik. Berez, arratierazko espresioa da, apur bat, edo esentzia esan nahi duena. Sonoritatea ere asko gustatu zitzaigun, hori argi dago.

Kantuok zuk (Borja) konposatu dituzu, ezta?

Bai, zazpi bat sortu nituen Koldok, bateria-joleak, urtebete kanpoan eman zuenean. Bueltatu zenean hobeto gorpuztu genuen dena, baina ideia printzipala nirea da bai. Diskoaren tonu intimista ere hortik etor daiteke, nire bakardadean jorratutako kantuak direlako. Orain beste lan prozesu batetan sartu gara, non agian hori alde batera utzi den eta hiruron lana dela esan genezakeen.

Arean letren erabilpenarekin hasten omen da. Musika bezain intimistak dira hitzak?

Toulouseko margolana izan ezik, beste hitz guztiak neureak dira. Hauek normalean musika egin eta gero etortzen dira naturalki. Bide librea ematen zaio ahotsari, lotura arrazionalik gabe hasiera batean. Melodiak marrazten joaten da, hemen zurrumurrua, hor deskarga gehiago. Abstraktuki melodia zehaztuta dagoenean, subkontzienteak berak eramaten zaitu irudiak sortzera musikaren bitartez. Denboraren poderioz konturatu naiz askatasun nahia dugula gai nagusi, askatasunaz gozatzea.

**Badirudi ez zaretela kontzertuak eskaintzearen oso zaleak, ez zarete asko mugitu orain arte…**

Diskoa kalera irten aurretik hamar bat eman ditugu, ez da asko egia esan. Gure ideia da hemendik aurrera astebururo ez bada, bi astetik behin kontzertua izatea: ahalik eta gehien. Hanka sartu genuen ez genuelako kontakturik jarri konpaktuan bertan, baina jendeak badauka nola jarri gurekin kontaktuan, zigiluaren webgunearen bitartez adibidez.

Soraluzeko zigilua zuen atzetik ibili al da?

Ez, ez. Gu joan ginen beraiengana. Intuizio kontua izan da, gure izaerarekin bat datorren zigilua da. Ez da oso argi ikusten zein publikorentzat den, genero asko lantzen dituztelako, eta gu ere antzeko zerbait sentitzen dugu. Etxerik koloretsuena aukeratu dugu kasu honetan. Gainera, erraztasun guztiak jarri dizkigute: guk egin dugu diseinua, grabazioa, etab.

Diseinua Maite Telleriak egin du ezta?

Bai, ez dakit musika oinarri hartuta marrazki hori landu duen, edo bere mundua adierazi duen paraleloki. Ez diot galdetu, eta ez diot galdetuko ere. Berak daukana guri falta zaiguna da hain zuzen ere, “haragitasun” hori. Musikak daukan isiltasun edo itxarote sentsazio hori berak libratzen du, bere pintura horrela delako, keinuz betea, oso kargatua. Oso erlazio ona daukagula esan beharrik ere ez dago.

2005, APIRILA - MAIATZA
Xabier Doncel


AREAN





Concerts


Biography


Photos


Hemeroteca


ARTISTS
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Basque Country) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du