Hemen zaude: Hasiera Denda Zure minari Iruzkina

Iruzkina

Testu gehienak Otamendik orain arte argitaratutako liburuetan agertzen badira ere, bi poema idatzi zituen disko honetarako espreski. Taldeko partaideek, bestalde, kantu berriak beste musika estilo batzuetara zabaldu zituzten. Lan honetan Labrit Usurbilgo kantaria izango da taldeko bostgarren partaidea

Disko honetan ere oso garrantzitsua izan da Kaki Arkarazoren lana. Teknikari lana egiteaz gain ekoizle ere izan delako. Eta diskoari azken ikutuak eman dizkio, kantu bakoitzaren sonoritatea kontu haundiarekin zainduz. Gainera konponketa artistiko ugari egin ditu kantuetan. Eta gitarra eta teklatuak sartu ditu kantuetan.

Ruper Ordorika, Igor Elortza eta Gorka Urbizu agertuko dira kolaboratzaile moduan Elkartasun Egunerako egin zuten kantuan. Lana liburu-disko dotorean aurkezten da digi-pack berezian.