Hemen zaude: Hasiera Denda Zuhaitz Zatitxuak Blues Band

Zuhaitz Zatitxuak Blues Band

Lan hau Soraluzeko laukotearen lehenengo grabaketa da. Bertan lagun hauek jorratutako blues, funk eta R&B doinuak entzungai dituzue; gazteak, freskoak eta erritmoz betetakoak. Zortzi kantak osatzen dute Zuhaitz Zatitxuak Blues Band taldearen lehen lana:

2012ko Apirila
CD
8

1.       Zuhaitz Zatititxuak Blues Band: Taldearen aurkezpen kantua dela esan daiteke; euskarazko hitzak dituelarik, intentzio deklarazioa erabatekoa da. Erritmo alai bat duelarik, jai giroa dakarkigu gogora blues eskema jarraitzen duen kanta honek.

2.       Feeling R&B: Gitarra eta armonika bizia eta funk erritmoak dira kantu honetan protagonistak. Ingelez idatzitako hotzek mugitzeko eskatzen dute eta kantuak transmititzen digun sentsazioarekin erabat ados datoz.

3.       Denbora luzea errepidean: Hitzak esaten duen bezala, zaldi gainean garamatza kantu honek westernaren mundura. Gitarra akustikaz grabatuta dago bidaien kontaketa hau; hala ere, badu mugitzera garamatzan zerbait.

4.       What if I say?: Maitaleen arteko tirabirak deskribatzen ditu kanta honek. Taldekide guztiek abesten dute kantu honetan eta zuzenean jendearekin jolastea da bere helburu garbia.

5.       Hoochie Coochie Man: Muddy Watters bluesaren mitoaren kanta ospetsuarekin hausartu dira Zuhaitz Zatitxuak. Listoia goian badago ere, moldatu da Soraluzeko laukote gaztea.

6.       Relaxing boogie: Lanean aurkitu dezakegun kantarik lasaiaena  da. Bihotza eskuan duela abesten digu taldeak blues honetan, erabat biluzten zaigu taldekide bakoitza.

7.       Funky doinuen lurraldean:  Funka dantzatzeko kanta benetan aproposa da honako hau. Euskarazko hitzak direla medio, euren influentzien berri jakin dezakegu kanta bizi honetan.

8.       La Grange: ZZ Top talde amerikarraren bertsio oso pertsonala da honakoa. Armonika primeran integratu dute eta euren izaera inprimatu diote kanta ospetsu honi.

 

Entzun: Zuhaitz Zatitxuak Blues Band