Hemen zaude: Hasiera Denda Zero Iruzkina

Iruzkina

Piztiaren gurtza

Power pop gutxi gora-behera dotorearen eta rock gogorraren mundu zakar/zabaleranzko joera duen heavyaren arteanmugak zehazten zail duen zerrenda bat dago, eta bertan jarduten dute duela hamar urtetik Piztiak izenari erantzuten diotenek. Beren laugarren lana da honakoa, eta prest dira piztia elikatzen jarraitzeko, piztia gurtzen jarraitzeko, beti ere kilika rockaren garai oparoari, 1967-1973 bitarteko garaiari, eta beren garaiko belaunaldiaren, REM eta Pearl Jam taldeen belaunaldiaren iragazkitik igaroz; horixe behar du eta ez besterik lehen kantatik eta hutsetik hasita ekin beharreko bidea. Lehen pieza hori kanta eredugarria da, batzuen iritziz doinu oparoegia duena errepika epikoan eta beste batzuen aburuz txiroegia. Horixe da Piztiak taldearen eremua, itsasbazterrean sortutako bandaren esparrua; taldea rock and roll ortodoxoaren jarraitzailea da, Euskal Herrian luzaroan heterodoxia suizida izan baita nagusi, gero eta ezhoikoagoa den arren. Urte asko igaro dira Zarama taldeak "Bildur naiz" lana kaleratu zuenetik Piztiak taldearen lan honetako "Ez zaitez beldur" bigarren gaira iristeko: honetan gitarrek Jimmy Pageren "Whole lotta love" gaiaren riftaren oihartzuna ekartzen digute, baina ondoren beren bideari eta beren pedalei ekiten diete. Jarraian "Ezin" amesgaiztoa aurkezten zaigu, Feelgood taldearen antzekoagoa den doinuan babesa bilatzen duena, itxura batean hirurogeita hamargarren urteetako azken aldiko moldeetara egokitzen dena, gitarra solista piztia balakatzen duela. Bereziagoa eta zailagoa izaki, "Abioiak zerua urratzen" gaiak bere une erabakigarria du "All Along The Watchtower" gaira hurbiltzen gaituen gitarraren punteatzean. "Gatibuaren balada" komisaldegietan eta zigor-ziegetan mendeak diruditen orduetan jasandako pairamenduz pairamendu eta oinez oin eraikiriko dorre-piezen isla da. Neil Youngek badu zeresana rock eta balada eredu-molde honetan. Piztiak taldearena ariketa bikaina da hurrengo kantaren giroa sortzeko -"Bili" kanta alegia, Stonen moldekoa eta Hertzainak taldearen ereduarekin lotzen ere dena-, eta "Atsegin ditut zelai berdeak zabaltzen dituzten leihoak" kantuarekin bat egiteko, Piztiak taldea garaian hurbilagoak diren doinuetan egokitzen baitira azken horretan. Fermin Tolosarrari, disko honetako gaietan izen berezia duen bakarrenetakoari eskaintzen zaio gairik klaustrofobikoena, protagonistarekin nahasten den, protagonista ordezkatzen duen pantaila. "Maite" gaiaren erabateko gogorra, "Zuhaitzen denbora" gaiaren ederra, "Autobidean" gaiaren borroka titanikoa eta Joneren arima ezin irten zen zulo beltzarena entzun daitezke jarraian. Azken gitarrak, hamairugarren gaian aurkezten denak, kanpaien jotzearen antza du. Piztiak taldearena rock gogorra da, nola funtsean hala forman, bidaia bat bizitzaren alde ilunera. Atal berri bat piztiaren aldeko gurtza aspaldikoan. Piztiak ez da Rock and Rolla bakarrik