Hemen zaude: Hasiera Denda Viaje a Etreum

Viaje a Etreum

Viaje a Etreum aurreranzko urrats sendoa da Miguel Salvadorren proiektuan. Gitarra jotzaile bilbotarraren idazmenak asko irabazi du berehalakotasunean, eta zehatzago bihurtu da, meditazioari ez hain emana, disko berri honetan lagun duen castingaren sinplifikazioak mesede egiten baitio. Errabalentzako egindako aurreneko grabazio hartan esku hartu zuen jendetza hartatik Hasier Oleaga baizik ez da geratzen, beti bezain gogotsu. Bateria jotzailea eroso dago errepertorio honetan, hiri paisaia handi baten gisara diseinatuan, berezko duen habitatari egokiturik. Cita con Z bezalako gaietan bikain dago, ezin besterik esan.

2011ko Abuztua
CD
10

 

Bete-betean ari den Mikel Anduezaren esku hartzeak beste maila berri batera eramaten du musika –baita taldea bera ere–. Haren bultzadari eta ohi baino hots lakar eta premiazkoago bati esker, groovea mugarik gabe hazten da Meteora gaian, energiaren benetako kiribilaren erakusgarri. Anduezak bere bertsiorik onena berreskuratzen du, bere Superquinteten bertsioekin gozarazi zigun indar aparta berreskuratu du, eta Salvadorrekin batean partekatzen du bat-batekotasunaren aurreko protagonismoa, aho-soinuaren diskurtsoa hari utzirik.  Paranormal eta Viaje a Etreum esandakoaren erakusgarriak dira, tonu lakonikoago batean bada ere, euren lehen lanaren unerik onenetara eramaten baikaituzte.

 

Jon Pirisek ere oinarri sendoa eskaintzen digu bere kontrabaxuarekin, koplarik gabea, Oleagarekin batera bat etortze erritmiko soil (gutxiago gehiago da) baina aldi berean indartsu bat eskainiz, bikain mihiztaturiko hotsak biribiltzeko, taldearen kontzeptua lehenesteko eta, banakoaren erakustaldiaren gainetik, musika bera lehenesteko. Eta orain gozatu dezagun. Osasuna!

 

Entzun: viaje a Etreum


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...