Hemen zaude: Hasiera Denda Uretik Izotzera Iruzkina

Iruzkina

Ene Bada 2: hobekuntza ederra

Beren aurkezpen diskoa kaleratu zutenetik bazekiten ongi egiten duten musikari balore instrumentala eman arren plazarik plaza beren burua defendatzea zela egitekorik nagusiena, trikiarena ez baita metafisikoa hedonista baizik.

Ez dute Euskal Herriko hainbeste eskenatoki alperrik pasa. Erromeria eta kontzertuetan jotzetik ikasi dute eta ikasitako hori dago disko honetan. Langintza honetan, triki munduan lehen ere aritua den Fran Iturbe izan dute lagun eta ekoizpena bere gain hartu du diskoa Andoaingo Garate estudioetan borobilduz.

Diskoa zabaltzeko errez entzuten den melodia horietako batekin osatutako "Oroituz" kantua dago, Beñat Gaztelurrutiaren testo baten gainean. Eneritzen trikia bihotza izanik pop borobila amaiera latino-twist modukoa. Antzekotasunak herri honetan duen zentzu negatiboak , erreztasunari gure inguruan zaion beldurrak, eta antzerakoek mesfidantzarik ez sortzea zaila izango litzateke.Beste edozein lekutakoak izanda, ordea, jotzeko era horiek bilatu eta aurkitzera bideratzen dira indarrak.

"Atuen etxera" Igor Elortzaren hitzekin osatua dago, betegabeko aldarrikapena lastertasun bizian abestua Pogues estiloko patxanga doinuarekin. "Heriotzari kuluka" berriz, Unai Iturriagak egindako kantu militantea da, tentsio dramatikoa agerian uzten duena.

Beste bi kantuak Jonimak eta Imanolenak. Didaktikoa dirudi "etxekoandre" abestiak loa kantua ematen duena Sahel-eko griots-ak eta mendebaldeko Afrikakoen antza duena. Bestalde, "Biharamuna" balada optimista da trikiaren akorde biziekin osatutakoa.

Ene Bada! taldeak grabazio honekin triki-pop munduan parez pare eta edozeinen alboan jartzeko modua dutela erakusten du. Grabaketa honekin bide berriak urratuz agertzen da Ene Bada, ibilbide luzeko eta bide batez gaztea eta ilusioz betetakoa den taldea.