Ura patrikan

10 

Bikotearen lehen diskoa izanik, kantuetan halako naturaltasuna, askatasuna eta nortasuna jasotzeko bikoteak azaltzen duen gaitasuna. Influentziak hor daude, ordea. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abesturiko 14 kantu iradokitzaile hauetan, Leonard Cohen, Joni Mitchel edota Astrud Gilbertoren arrastoak suma ditzakegu. Auzo honetan, “leun jo eta poliki dantzatzen” den musika zuria entzuten da (White Music), eta kanta “zahar-berri” artegagarriak abesten dituzte (Marea); auzo honetan, jendeak erronka egiten dio tristurari rumba erritmora (Bici), ez dira ezinezkoak diren gauzak egiteaz arduratzen (Ezin), bluesaren mitologiarekin lotzen diren istorioak zabaltzen dira ahoz aho (Ambitious Man), eta, auzo honetan ere, maitasunak sorturiko “gorputzikara” izugarriaz hitz egiten da, (Nunzare, Txakurren begiak), dela malenkonia gazi-gozoa isurtzeko (Thousands of You, Cowboy Song).

Haatik, beharbada indar hipnotiko handia duten konposizioetan azaleratzen da argien Neighborren berezitasuna eta ausardia, hala Harria, papera, guraizea ederrean nola antzinako mundu baten ebokazioa dakarkiguten, baina halere,  momentuaren indar basatiaren izatea ospatu nahi duten abestietan (Gauean eta diskoa ixten duen izenbururik gabeko kantua), zeinetan Larbururen ahots sinesgarri eta gertukoa bikain lotzen den Cheatheamek sortutako giro eta moldaketen originaltasunarekin.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2013/10/29
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Hau
10 
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com