TripTics Vol. I-II

10 

 

Bakarlariaren lanean oinarriturik, eta Hibai bera ardatz harturik, musikarien
kolektibo baten emaitza dugu TripTics I-II. Izan ere, Euskal Herriko
zein estatu mailako hainbat musikarik hartu dute parte
—hogeita hamarretik gora, tartean haize eta hari sekzio zabal bat—, musika klasiko, folk, jazz,
pop edota rock estiloetan eskarmentu
handikoak, eta beharrizan estetikoen arabera, batzuen
edo besteen aportazioak jaso
dituzte abestiek.

Lehen triptikoan
eragin anglosaxoiak jaso ditu musikari gernikarrak, eta ia osorik ingelesez
abestuta dago. Hari moldaketa dotoreez apaindutako funk-soul doinuak (Banned love), Bruce Springsteenen eskolako
rock amerikarra (In a dilemma) eta
pop-a (Invisible) aurkituko ditugu
bertan. Azken abesti horren italierazko bertsioak —Nebbia taldeko Valentina
Ridolfik abestua— osatzen du triptikoa.

Bigarren triptikoan
sustraietan murgildu da, eta Euskal Herriko folklore eta doinu akustikoetara jo
du bere alderdirik intimo eta pertsonalena. Abesti hauetan Xabi Aburruzaga
trikitilariak (Nire lagunak) eta etorkizun
handiko Izaro abeslariak (Orratzak)
lagundu diote, beste askoren artean.

 

 

parte hartzaileak

 

Ibai Etxebarria Pianoa,
gitarrak eta ahotsa, Leire Berasaluze, Izaro Andrés, Valentina
Ridolfi
ahotsak, Haritz Laboa gitarra akustikoa, Gotxon
“Blues” Ereño
gitarra elektrikoa, Ander García baxu elektrikoa eta kontrabaxua,
Henar
Rodriguez
Hammond eta Rhodes, Xabier Aburruzaga trikia, Iraide
Ansorena
perkusioak, Carlos Sagi bateria, Naia
Mandaluniz
zeharkako flauta, Alfredo Varela saxo tenorea eta
baritonoa, Iñigo Cuenca & Jesús Bustos tronpeta, Aingeru Torre saxo altoa,
Noel Sacristán saxo tenorea, Jordi Arcusa tronboia, Maddi
Arana
biolin bakarlaria, Leire Hipólito, June Bergés, Pedro Aginaga,  Txabeli Sierra biolina I, Leire
Pikabea Tomás Ruti, Iraia Bereziartua
biolina II, Begoña Urtiaga, Mónica Peinó
biola, Pello Ramírez txelo bakarlaria, Itziar Lertxundi & Jokin
Garmendia
txeloa, Lerman Nieves kontrabaxua

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2017/11/30
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com