Hemen zaude: Hasiera Denda Tiempo Iruzkina

Iruzkina

Rogelio Botanz bidegurutzean

Aniztasun harrigarria bildu du Rogelio Botanzek Tiempon. Laguntzaile talde benetan berezi bati esker, unibertsaltasuna bere experiantziarekin batu du bertan.

Diskari izena ematen dion gaia kanariar perkusioan oinarritutako printzipio adierazpen ozena da, rap itxuraduna. “Gente que sí” kantuan Rogeliok eta Gerardo Alfonso abeslari kubatarrak elkartasunari buruz solas egiten dute erritmoaren bitartez. “Maña, fuerza y corazón”ek borrokarako makilen tinbre tradizionalak gitarra elektrikoen soinu zorrotzarekin nahasten ditu. “Amistades peligrosas” gaiari berriz, bere oroitzapen propioen zukua dario.

Bolikostako Abrahan Kodjok “Corazón” izeneko reggae samurra abesten du berarekin. “Nómadas” gaian bere arbasoak gogoratzen ditu, sei belaunaldiz haietako bat bera ere ez baitzen bere gurasoen herrian jaio. Bere seme jaio berriari zuzen tzen dio, hain zuzen ere, Alejandro Filio mexikarrarekin batera abesten duen “Hoy tú”.

Olga Ramosen ahotsa eta Coloraoren tinple bikaina ditu lagun “Arrorro” balada trajikoan, argentinar militarrek bahitutako umeei buruzkoa. Gabriel Arestiren “Nire poesia” bertsoa Joseba Tapiaren soinuaz eta Arkaitz Mineren bibolinaz janzten da. Azken honek bihotza urratzen du “Noche de los lápices”en, Diego Massiminirekin batera abestutako gaia.

“Canarlanda” kanariar polkak irlandar lurretara bidaiatzea proposatzen digu. Euskeraz abestutako beste kantua, “Bihotzean da indarra”, euskal eta kanariar tresna tradizionalak imajinazio haundiz elkartzen dituen rocka da. Sirinoque bik eta jota batek ixten dute albuna.