Through the Darkness of the Forest

10 

Hasiera-hasieratik zuzenekoaren sentsazioa eragiten du lan honek, taldearen heldutasuna uzten du agerian –zuzeneko saio bakarrean grabatu zituzten lau gaiak–, eta argi eta garbi erakusten du musikaren amaierarik gabeko bideak esploratzeko ahaleginetan estiloetara erraz moldatzen den taldea dela. Zein ote talde honen estiloa?… ikustekoa da! Jatorri amerikarra izanik, blues, folk, rock progresibo, funk, rock psikodeliko, blues-rock eta soul generoetarantz egiten du. Ezin argiago azaldu daiteke. Entzun beharra dago eta estilistikaren eta interpretatzeko kalitatearen arteko oreka konplexua ulertu beharra dago; aipagarriak dira “sormenaren desordena zorionekoaren eta itxurazkoaren” baitan, taldekideen lan egokiak bikain antolatutako desordena horren baitan, musika-tresnek elkarren artean dituzten harremanak. 

Nonito Pereira

Disko mota: 10 "
Argitaratze data: 2013/10/15
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com