Hemen zaude: Hasiera Denda The legacy

The legacy

2016ko Apirila
CD
10

Disko honetan Arteta musikagilearen ezaugarri bereziak nabarmendu daitezke: sarritan, ostinato gisa pixkanaka irekitzen diren egitura erritmikoak baliatzen dituzten doinuetan oinarriturik, haren konposizioek paisaia harritsua eskaintzen digute, haran bati edo kostaldeari bide ematen dion paisaia harkaiztsua. Horixe bera hauteman dezakegu lehenengo gaian, Zuri Beltz, eta gainera bertan aurkituko dugu, lehenengo aldiz, Luis Giménezen gitarra zoragarria.  PC Jauna gaian, berriz, modu miresgarrian gurutzatzen dituzte Albertok eta Luisek doinuaren ildoak. Era berean, oso erakargarria eta interesgarria da albumari izena ematen dion gaiaren erritmoaren egitura, eta horretan ere, biek partekatzen dituzte bakarlariei dagozkien pasarteak.

Azken aurreko aitorpena gaia hots bakarreko doinu zoragarri baten inguruan eraikia da. Gai horretan Kike Arzaren kontrabaxu sendoak eta adierazgarriak eramaten du beretzat pastelaren zatirik goxoena. Dezagun guzti dezagun beti gaiak ere egituraren dinamikaren eta mugimenduaren ezaugarri berdinak uzten ditu agerian, eta beraz, Artetaren eta Satxa Soriazu pianista handiaren bakarkako bi pasarte zoragarri oparitzen dizkigu. 1512 gaiak, Juanma Urrizak ezin hobe garatutako egitura erritmikoan, martxa bat gogorarazten duen egituran, du abiapuntua, uneoro ageri zaigu erne, eta bistan da baliabide asko dauzkala taldeari bateria jotzaile on batek sortzen badakien euskarri sendoa emateko.

 

 


Artista bereko diskoak