Hemen zaude: Hasiera Denda The Inward Eye

The Inward Eye

2021ko Martxoa
CD
10

 

 THE INWARD EYE  Emmet Crowleyk konposatua da, eta  Euskal Herriko jazz munduan erreferentziakoa dugun Ander Garcia kontrabaxuarekin interpretatua. Javier Monteverdek Madrilgo Cezzane Produccionesen grabatu, nahastu, masterizatu eta ekoitzi du.

Jazz garaikidearen ohiko bideetatik haratago doan lana dugu The Inward Eye, etiketa errazetatik ihesi. Albumari izena ematen dion lehen lanetik hasita. William Wordsworth poeta erromantikoaren I Wandered Lonely as a Cloud poeman inspiratuta dago, eta Emmet Crowleyk zein Ander Garciak, 11/4ko konpasean, maisuki zapaltzen dituzte onirikoaren eremuak, entzulea bere begirada propioan arreta jartzera gonbidatuz. Song for Paholak iluntasunaren eta argiaren arteko ezinbesteko dualtasunaren kontzeptu taoista arakatzen du (A play of light and shade) pieza osoan elkarrekin dauden bi indar kontrajarri eta osagarriez, Crowleyk pasarte guztietan orekatzen dituela. Alentejo 5am piezan berriro ageri da oreka hori Ander Garciak kontrabaxuan egindako sarrerarekin, Crowley baladaren eta alaitasunaren artean dabilela, tragediatik eta malenkoniatik urrun. Anouar Brahem musikari tunisiarra eta bere musika ditu erreferentzia Anaia lanak, gitarrista britainiarraren ikuspuntu pertsonal eta zeharraldatu ezinekoan. Cabuya Island eta Alana Painting Pictures lanek unean unekoaren ezin atxituan dabiltza, momentuaren betierekotasunean sakonduz, ozeanoaren handian inspiratutako soinu-paisaiak harrapatuz eta gogora ekarriz obra osoari amaiera emanez.

Emmet Crowley ren barne-begiradak dena hasten den eta dena amaitzen den leku horretara eramaten gaitu, benetan garenaren jatorrizko magiara ekartzen gaituela. The Inward Eye honen edertasunak gure begien aurrean gertatzen den ekaitzetik gaitu urruntzen,  denok barruan daramagun une amaigabera hurbiltzen.