Iruzkina

Punk mugimenduaren leherketa ekarri zuen 70 hamarkadak. Sex Pistols-ek ospea eman zion mugimenduari, baina The Clash-ek hura errotu eta bide berriak jorratzea lortu zuen, punk izaerari uko egin barik. Euren diskoak musika bidaiak dira, erritmo handikoak, eta errealitate sozio-politikoari oso lotuak. Martxa eta borroka etengabe... izar gorriak bafleetatik dantzan.