The Anvil Sea

10 

Bere estreinaldiko “All The Lost Causes” (GH, 2016) diskoak izan zuen harrera onaren ondoren, estatuko
country-amerikarreko 10 disko hoberenen artean aukeratua izan baitzen Mondo
Sonororentzat, eta errebelazio disko galiziarra hainbat agerkarirentzat (Diablo Rock, GZ Caníbal…), Family Folks egonkortzen ari
da LP bikoitz anbiziotsu honekin; bertan, bikoitza ala ezer ere ez egin du
apustu abestien intentsitateagatik eta edertasunagatik, eta lortu dute estilo
sorta handiago bat (Country, Psikodelia, Blues, Pop, Avant-Garde) homogeneo
egitea, taldearen ezaugarri nahasezinarekin: Folk Kosmikoa, oinarria
bluegrass-en duena (gitarrak, mandolina, dobroa, banjoa, biolina…), eta
musika onaren klasikoek inspiratua, esate baterako Flying Burrito Bros, The Grateful Dead, The Band eta beste makina
bat erreferentzia.

Martin eta Jorge Lorre anaien erritmo atala (nahitaezko
erreferentzien arima eszena galiziarrean, esate baterako Los Wavy Gravies, Dead Wood eta beste hainbat) Family Folks taldean
finko hasi izanak, sendotasun handiagoa eman dio disko honi, eta Xabier
Vietezen talentuak (The Soul Jacket, Transilvanians) teklatuetan eta Oscar Liboreirok gitarra elektrikoan eta ekoizpenean,
beharreko dotorezia eta distira eman diete Family Folks-en konposizioei.

Grabaziorako luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte
inguruan oraingoan ere, dimentsio eta soinu ukitu berriak ematen dizkiotenak
taldearen soinu klasikoari: Theremin (Paulo Pascual), Aho soinua (Antonio Tato), Didgeridoo eta Berimbau (Nando Llera), Zanfona (Javi Casmans), Bajo
(B.J. Turner), Perkusioa (Mauro Comesaña, Javier Reboreda)…

Rubén Xuarez eta Bosco Hill-en ahotsen tandema,
etengabeko erregistro aldaketekin, argitik ilunera inolako lotsarik gabe jauzi
eginez, Gram Parsons-etik Tom Waits-era, Ronnie Lane-tik Nick Cave-ra,
eta mendebaldeko kostaldeko estilo garbia duten ahots harmoniekin (The Byrds, The Grateful Dead), horrekin
guztiarekin lortzen dute entzuteari ez uztea eta ordubeteko saioan freskurari
eustea, eta azkenean, talde honen zuzeneko emanaldiekin gertatzen den bezala,
motz egiten da.

Land Of Gold And
Fame-
ren psikodelia epikotik, eztarrian korapiloa sortzen duen
Departure-ren amaiera
malenkoniatsura, Stubborn Me edo Plonkin’ countrytik pasatuz, Rye-ren olgeta, For A While-ren intentsitate iluna, Hell ‘O’ Hell tribal eta adoretsua, diskoko hamasei abestien
artean, bidaia sendagarria proposatzen digute inertziaren aurka, bidaia
sormenezko unibertsorantz graziazko egoeran, arimaren eta teknikaren arteko
sinbiosi perfektua; bidaia atsegina, klasikoa, berria eta beharrezkoa, aipatzen
duten ingude itsaso horretan gelditzen uzten ez diguna: Astelehen euritsuen eta
jai aspergarrien itsaso hori, zoritxarrez The
Anvil Sea
bezalako diskorik ez baitugu aurkituko hartan.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2018/12/02
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com